Euskaraldia 2020

Aurten, UPV/EHUn ere, pausu berria eman nahi dugu 2020ko Euskaraldian. Erakunde sustatzaile izatetik, erakunde eragile izatera pasatu eta ARIGUNEen bitartez taldekako konpromisoetara jauzi egin nahi dugu.

Euskaraldiaren edizio berriak bi hanka izango ditu:

  • 2018an egindako ariketaren jarraipena (Ahobiziak eta Belarriprestak)
  • Entitateetan euskaraz aritzeko ariguneak sortzea; kide guztiek euskara ulertzen duten talderik (barne-arigunea) badago edo herritarrarekin harremana duten guneetan gutxienez euskara ulertzeko gai den kiderik badute (kanpo-arigunea)

Ariketa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da.