Aldi bereko itzulpen zerbitzua

Aldi bereko itzulpen zerbitzua

Interpretazio zerbitzua: aldi bereko itzulpen zerbitzua

Aldi bereko itzulpen zerbitzua (interpretazioa) eskaintzen dugu Klaustroaren, Gobernu Kontseiluaren, fakultate eta eskoletako batzarren eta enpresa batzordeen bileretarako.

Era berean, irakasleen plazetarako epaimahaietarako ere eska daiteke interpretazio zerbitzua.

Doktorego tesien defentsarako interpretazioak deialdi berezia du.

Zerbitzua eskatzeko:

Bezeroari eskatzen diogu:

  • Bileran erabiliko den dokumentazio osoa aldez aurretik bidaltzea.
  • Ozen irakurriko den dokumenturik bada, aldez aurretik interpreteei ematea.
  • Dokumentu honetan dauden aholkuei (pdf, 348 Kb) jarraitzea.

Zerbitzuaren konpromisoak:

  • Kalitateko aldi bereko interpretazioa egitea.
  • Eskaera bat onartzen ez badu, ezezko arrazoitua ahalik eta arinen ematea.