UPV/EHUren kontsultaguneak

UPV/EHUren kontsultaguneak

  • AZPidazki: TEKAZELeko langileei administrazio-agiriak euskaraz idazten laguntzeko "on line" sistema.
  • EHULKU: Euskarazko irakaskuntzan eta testugintzan jarduteak sortzen dituen hizkuntza-zalantzei erantzuteko sareko hizkuntza-aholkuak.
  • EHUskaratuak corpusa: Euskara Zerbitzuaren itzulpenen corpus eleaniztuna.
  • GAIKA corpusa: Euskara Zerbitzuaren itzulpenetako terminoen corpus eleaniztuna.
  • Ereduzko Prosa Gaur: Ereduzko egileen testu hautatuek osatutako corpusa; era askotara kontsultatzeko aukera eskaintzen dio euskara landua erabili nahi duen orori.
  • UPV/EHUko izendegia: UPV/EHUko ikastegien, sailen eta jakintza-arloen izenak biltzen ditu dokumentu honek. Bestalde, aurreko lotunean ("Bilaketak...") ere bila dezakezu nahi duzun izena. Izendegia 2004ko otsailaren 3ko Gobernu Kontseiluan onartu zen.
  • Gradu berrien euskarazko izenen zerrenda (pdf, 1,38 MB)

Hiztegiak

Erizaintzako Hiztegia

Erizaintzako Hiztegia

Irudia

Hiztegia paperean argitaratua dago eta edozein liburu-dendatan edo UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan eskura dezakezu.

Hemen ere eskura dezakezu PDF formatuan.

Dokumentu hori irakurtzekoa besterik ez da eta ez dago informazioa kopiatzerik ez inprimatzerik.

Iradokizunak: euskara.zerb.zuzendaria@ehu.eus

Hiztegiaren berri

Irudia

Unibertsitatean, arlo guztietan nabaritzen da terminologia-hiztegien beharra. Behar hori areagotu egiten da diziplina asko biltzen dituzten alorretan; Erizaintzan, besteak beste. Erizaintzako ikasketetan agertzen diren hiztegi-beharrei laguntza zuzena eskaintzeko osatu dugu hiztegi hau, eta, bidenabar, osasun-alorreko euskaran sakontzeko ekarpen bat eskaini nahi dugu. Euskarazko hitzak, definizioak, eta gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak biltzen dira hiztegian.

Egilea: EHUko Euskara Zerbitzua - Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola
ISBN: 84-8373-814-7
Formatua: 17 x 24 zm
Hizkuntza: Euskara
Urtea: 2005
Prezioa: 20,00€ (zerga barne)
Orrialdeak: 346 or