IRIen hizkuntza-prestakuntza: Prestakuntza-ekintzen ezaugarrien zehaztapena

IRIen hizkuntza-prestakuntza: Prestakuntza-ekintzen ezaugarrien zehaztapena

EIGA programa: Euskaraz irakasteko gaitasun-agiria eskuratzeko programa

(C1 maila. Erabiltzaile aurreratua)

Helburua: Gai izatea lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; eta, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan‑esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko.

Arduraduna: Zerbitzuaren esleipena eskuratzen duen euskaltegi homologatua.

Hartzaileak: Euskaraz irakasteko gaitasun-agiria (EIGA) zein C1 mailako beste edozein egiaztagiri eskuratzeko prestatu nahi duten irakasle edota ikertzaileak.

Iraupena: 100 ordu (urtarrila-maiatza)

Modalitatea: online

Plaza-kopurua: 10 plaza ikasturteko

Konpromisoa: Jardueren betetze-maila (%80), tutoretzetan parte hartzea eta probara aurkeztea

Aitortza: Euskara Zerbitzuaren ziurtagiria/ EIGA edo C1 ziurtagiri ofiziala (azterketa-deialdien bidez eskuratzekoa).

Aprobetxamenduaren ebaluazioa: HABEren irizpideei jarraikiz, euskaltegiak jasotako ebidentzien bidez.

 

ZUZEN+ programa: Hizkuntzaren ezagutza eta eraginkortasun komunikatiboa sendotzeko programa

(C1+ maila. Erabiltzaile gaitua)

Helburua: Ahoz zein idatziz testu argiak eta zehatzak ekoizteko gaitasuna indartzea, arreta berezia jarriz, irakaskuntza- zein ikerkuntza-lanaren testuinguruan norberak izan ditzakeen zalantzei, egin ohi dituen akatsei, irakaskuntza- zein ikerketa-lanean eroso eta seguru jarduteko indartu beharreko alderdiei.

Egitura: Modularra. Ahozko jardunerako eta komunikazio idatzirako programa paraleloak. Bietako bat bakarrik egiteko aukera.

Hartzaileak: C1 maila egiaztatua izanik, irakaskuntzarako komunikazio gaitasuna indartu nahi duten irakasleak, bereziki, haien ezagutzak eguneratu, ohiko akatsak landu eta jariotasuna zein ziurtasuna irabazi nahi dutenak.

Arduraduna: Zerbitzuaren esleipena eskuratzen duen euskaltegi homologatua

Aitortza: Euskara zerbitzuaren C1+ ziurtagiria.

Iraupena: 120 ordu (urria-ekaina)

Modalitatea: Presentziala

Lekua: Leioa, Donostia eta Gasteiz (campusean)

Plaza-kopurua: 27-36 plaza urteko.

Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: 9 lagun.

Konpromisoa: %60ko bertaratzea

Aprobetxamenduaren ebaluazioa: Euskara Zerbitzuak diseinatutako portfolio baten bidez.

 

ADITU programa: Irakaskuntza zein ikerketa-lanerako komunikazio-gaitasun aurreratuak garatzeko programa

(C2 maila. Erabiltzaile aditua)

Helburua: Gai izatea norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai izango da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.

Hartzaileak: C1 maila egiaztatua izanik, erabiltzaile adituaren maila eskuratu nahi duten irakasle zein ikertzaileak. C2 mailako egiaztagiria eskuratu nahi duten pertsonei bereziki zuzendua.

Arduraduna: Zerbitzuaren esleipena eskuratzen duen euskaltegi homologatua

Aitortza: C2 mailak ikastaroa egin izanaren ziurtagiria. HABEren C2 mailako azterketa-proben deialdi itxian parte hartzeko aukera.

Iraupena: 100 ordu (50 aurrez aurre+50 bakarka+5 tutoretza)

Modalitatea: jardun bikoa (erdipresentziala)

Lekua: Leioa, Donostia eta Gasteiz (campusean)

Plaza-kopurua: 27-36 plaza, ikasturteko.

Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: 9 lagun.

Konpromisoa: % 80ko asistentzia

Aprobetxamenduaren ebaluazioa: Euskara Zerbitzuak zehaztutako ezaugarriak beteko dituen proiektuaren bidez.

 

HOBEKUNTZA programa. Euskara sakontzeko hobekuntza-ikastaro laburrak

Helburua: Testu akademiko zainduak egiteko beharrezko diren trebetasunak garatzea, UPV/EHUren hizkuntza-irizpideak ezagutzea eta hizkuntza-baliabideak erabiltzen ikastea.

Hartzaileak: Haien hizkuntza-ezagutzak eta testu akademikoak egiteko trebetasunak indartu nahi dituzten irakasle zein ikertzaileak.

Eskaintza (aukerako gaiak):

  • Interneteko hizkuntza-baliabideak
  • Unibertsitateko testuak: ohiko zuzenketak
  • Testu akademikoak itzultzen trebatzeko lantegia
  • Euskara batuko araugintzan sakontzeko ikastaroa
  • Testu akademikoak: EHULKUren aholkuak
  • Terminologia: oinarriak eta hautabideak

Arduraduna: UPV/EHUko Euskara Zerbitzua.

Iraupena: Lau aste. 20 ordu (ikastaro estandarra)

Aitortza: UPV/EHUren Euskara Zerbitzuaren parte-hartze agiria

Ezaugarriak: Onlineko ikastaroak (aurrez aurrekoak ere izan litezke)

Plaza-kopurua: 25 ikastaro bakoitzean

Konpromisoa: Eskatutako jarduerak garaiz eta modu egokian egitea

Aprobetxamenduaren ebaluazioa: Euskara Zerbitzuak zehaztutako atazen betetze-mailaren arabera.

 

AITZINATU programa. Irakaskuntzarako material eta baliabide egokiak eta eraginkorrak garatzeko programa

(C2 maila. Eragile aktiboa)

Helburua: Irakaskuntza- zein ikerketa-jarduneko materialak (apunteak, diapositibak, irakaskuntza-gidak, artikuluak, eskuliburuak, OCW ikastaroak..) edota ikus-entzunezko baliabideak (webguneak, bideo didaktikoak..) orraztea, eguneratzea edota sortzea,

Hartzaileak: irakaskuntzarako materialak eguneratu edota sortzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak edota artikulu zientifiko bat euskaraz argitaratzeko konpromisoa hartzen duten irakasle-ikertzaileak.

Eskaintza:

  • AITZINATU-1: ikasgelako materialak orrazten eta eguneratzen laguntzeko prestakuntzaprograma
  • AITZINATU-2: testu akademikoen eta argitalpen zientifikoen idazkuntzan eta zuzenketan laguntzeko prestakuntza-programa
  • AITZINATU-3: irakaskuntzarako multimedia-baliabideen eta baliabide digitalen garapena sustatzeko prestakuntza-programa

Aitortza: 6 ECTS eta DOCENTIAZ programarako ziurtagiria.

Iraupena: 6 hilabete

Ezaugarriak: 10 ordu presentzial (mintegiak) + 5 ordu online + proiektua

  • 4-5 laguneko taldeak, ahal denean, fakultate edo arlo berekoak
  • Aurrez aurreko 2 orduko 5 saio (10 ordu)
  • Onlineko 5 tutoretza indibidual (5 ordu)
  • Zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko etengabeko zerbitzua (online)

Arduraduna: Kassuaren arabera, Euskara Zerbitzua bera edota Euskara Zerbitzuak izendatutako saila, irakasle-talde edota hizkuntza-zerbitzuetako enpresa.

Lekua: Taldearen arabera, lantokian bertan edo campusean

Plaza-kopurua: 18 (taldea osatzeko gutxienekoa, 5 lagun)

Konpromisoa: Kasuaren arabera,

  • a) Irakasgaian erabiltzen diren oinarrizko materialak orraztea (irakaskuntza-gida, diapositibak, azterketa-probak…)
  • b) Ikasleentzako ikus-entzunezko baliabideak sortzea (bideo didaktikoak, webgune didaktikoa, eta abar).
  • c) UPV/EHUren Ikasmaterialen deialdira aurkezteko eskuliburu bat orraztea.

Proiektu kooperatiboak dituzten irakasleek izango dute lehentasuna: irakasgaia partekatzen duten irakasle-taldeak, argitalpen bat egin nahi duten egile-taldea, berrikuntza‑taldeak…

 

Terminologia Sareak Ehunduz programa (TSE). Terminologia espezializatua erauzi, landu eta gizarteratzeko programa

Helburuak:

  • Irakasleak euskararen erregistro akademikoen garapenean eta, oro har, euskararen normalizazioan duten erantzukizunaz jabetzea.
  • Irakasleen artean, sareak sortzea eta dinamizatzea, haien arteko harreman-faltak eragiten duen finkapenik eza konpentsatzen laguntzeko.
  • Unibertsitateko ikasgeletan erabiltzen diren hizkuntza-baliabideak eta terminologia erreala ikusgai egitea beste aditu-irakasleentzat eta normalizazio-ekimenetarako.

Aitortza: Parte-hartze ziurtagiriak (1., 2 eta 3. mailako ziurtagiriak, konpromiso-mailaren arabera) DOCENTIAZ programarako aitortza (0,25-2,0 puntu, konpromiso-mailaren arabera).

Ezaugarriak: Lan-unitatea norberaren irakasgaia izango da. Horrenbestez, parte-hartzaileek haiek aukeratzen duten irakasgaiaren inguruko materialetatik abiatuta, irakasgai horri dagokion terminologia espezifikoa landuko dute. Zergatik irakasgaia lan-unitate bezala?

  • Komunikazio-unitate akademikoa da, eta posible egiten du irakasle (talde) batek erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideak eta, bereziki, terminologia komunikazio-egoera jakin batekin lotzea.
  • Lan egiteko oso unitate erabilgarria da: parte-hartzaileen lana haiek ematen duten irakasgai batean egiten duten hizkuntzaren erabilera ikusgai egitera mugatzen da.

Arduraduna: UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila.

Iraupena:

  • 1. Maila: 10 ordu
  • 2. Maila: 60 ordu
  • 3. Maila: 60 ordu

Lekua: Taldearen arabera, lantokian bertan edo campusean

Plaza-kopurua: Zehazteke

Konpromisoa: Programan parte har daiteke hainbat konpromiso eta inplikazio mailatan.

  • Lehen konpromiso maila da irakasgai bat aukeratu eta irakaskuntzan erabiltzen diren dokumentuak (apunteak, ppt aurkezpenak, praktika-protokoloak, azterketak, ikasleentzako gida, azterketak…) Garaterm lan-ingurunera igotzea, Garaterm corpusean kontsultagai jartzeari begira.
  • Bigarren konpromiso maila da irakasgaian erabilitako dokumentu horietan erabiltzen den terminologia termino-zerrenda eleaniztun batean biltzea, TZOS datu-base terminologikoan kontsultagai jartzeari begira.
  • Programan areago inplikatu nahi duten irakasleek aukera edukiko dute erabiltzen duten terminologia modu sistematikoan lantzeko, eta sarean kontsultagai jartzeko html hiztegi terminologikoa egiteko.