Albisteak

null

ULERRIZKETA Tailerra

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/29

Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean, UPV/EHUk Ulerrizketa tailerra antolatu du Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarentzako.

Tailerra emango dute Pello Jauregik (UPV/EHuko irakasle eta Euskararen normalizazioaren alde berriki Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia Sariduna) eta Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterreko ikertzailea). Biak dihardute Aldahitz proiektuaren koordinazioan. 

Hauek izango dira datak, orduak eta lekuak:

  • Azaroak 5, osteguna. Donostiako campusean. 13:00etatik 15:00etara. Pello Jauregi.
  • Azaroak 10, asteartea. Bizkaiko campusean. 12:00etatik 14:00etara. Pablo Suberbiola.
  • Azaroak 11, asteazkena. Arabako campusean. 12:00etatik 14:00etara. Pablo Suberbiola.