Miren Bego Urrutia Barandika

Aurkezpena

Irakaskuntza-soslaia

1998an hasi nintzen irakasle lanetan Unibertsitatean. Ordutik hona Biologia ikasketetan eskaintzen diren Animalien Fisiologiaren eremuko zenbait ikasgai izan ditut nire ardurapean, Horietako batzuk ikasketen lehen ziklokoak izan dira eta beste batzuk bigarren zikloan irakatsi izan ditut. Etorkizunean ere, Biologiako eta Biokimikako Graduetan eskainiko diren Animalien Fisiologiako arloko ikasgaiak irakasten arituko naiz.

Bestalde, graduondoko irakaskuntza ere badut nire ardurapean: Physiological Energetics of Marine Organisms izeneko ikastaroaren zati bat irakasten dut Marine Environmental Research izeneko Nazioarteko Masterrean.

Ikerketa-soslaia

1997an lortu nuen doktore-gradua "Janariaren lorpena, hautespena eta zurgapena, Cerastoderma edule eta Mytilus edulis bibalbioetan" izeneko tesia aurkeztu ondoren. Tesian egindako lanaren ildotik aritu izan naiz urte hauetan, Molusku Bibalbioen Energetikaren Fisiologia aztertzen.

Hasiera baten sakon aztertu genituen janariaren kantitate eta kalitatearen aldaketek  bibalbioen erantzun fisiologikoetan eragin ditzaketen erantzunak, baina azken urteetan gure interesa gehiago kokatu dugu mota desberdinetako materia organikoan baliatzeko gaitasuna aztertzen. Modu jarraian izan ez bada ere, egin ditugu saiakera batzuk  azterketa ekotoxikologikoetan: izan ere energetika fisiologikoa tresna oso potentea izan daiteke bioindikazioaren munduan.
Etorkizun hurbilean, bibalbioetan aleen artean beha daitezkeen hazkuntza tasen aldagarritasunak izan ditzakeen oinarri fisiologikoak aztertzen arituko gara

Artikulu Esanguratsuak

  1. Navarro E, Urrutia MB, Méndez S & Ibarrola I. Comparative utilization of phytoplankton and vascular plant detritus by the cockle Cerastoderma edule: digestive responses during diet acclimation.  Aquatic Biology, 2009, Vol 6: 247-262. Theme Section: Directions in bivalve feeding
  2. Ibarrola I, Larretxea X, Navarro E, Iglesias JIP & Urrutia MB. Effects of body-size and season on digestive organ size and the energy balance of cockles fed with a constant diet of phytoplankton. Journal of Comparative Physiology  B (2008), Vol 178, pp.; 501-514
  3. Urrutia MB, Navarro E, Ibarrola I & Iglesias JIP Preingestive selection processes in the cockle Cerastoderma edule. Mucus production related to rejection of pseudofaeces. Marine Ecology Progress Series (2001) Vol. 209.  pp: 177-187
  4. Urrutia MB, Ibarrola I, Iglesias JIP & Navarro E. Energetics of growth and reproduction in a high-tidal population of the clam Ruditapes decussatus from Urdaibai Estuary (Basque Country, N. Spain). Journal of Sea Research  (1999), Vol. 42, pp.: 35-48.
  5. Hawkins AJS, Bayne BL, Brougier S, Heral M, Iglesias JIP, Navarro E, R. F. M. Smith & Urrutia MB.: Some general relationships in comparing the feeding physiology of suspension-feeding bivalve molluscs. Journal of Experimental Marine Biology and Ecology  (1998), Vol. 219, pp.: 87-103.
  6. Iglesias JIP, Urrutia MB, Navarro E &Ibarrola I. Measuring feeding and absorption in suspension-feeding bivalves: an appraisal of the biodeposition method. Journal of Experimental Marine Biology and Ecology  (1998), Vol. 219, pp.: 71-86.