Info_oferta_cientifico_tecnologica

Zientzia eta Teknologia-Eskaintza

Euskal Herriko Unibertsitateak, Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, harreman eta informazio jarioa sortu nahi du, ikasketa-munduaren eta ekonomia osatzen duten sektoreen artean. Gaur egun, nekez egin daiteke enpresa-proiektu bat berrikuntzari zuzendutako ildo estrategikorik izan gabe. Halaber, berrikuntza, hein batean, goi-mailako ikerkuntzak ematen dituen emaitzetan oinarritzen da.

EHUk Ikerketaren emaitzak eskualdatzeko bulegoa (IEEB) du; eta horren bidez, Unibertsitateko ikerketetan sortutako jakintza enpresen eta erakundeen esku jartzen da, honako eredu hauen arabera: I+G lankidetza-kontratuak, Patenteak, Berariazko aholkularitza...