Genetika Langileak

Ana Aguirre Escobal

Aurkezpena

Irakasle-profila

1983an irakasle bezala unibertsitatean hasi nintzen. Harrezkero, Genetika arloko hainbat irakasgai eman ditut, Biologia lizentziaturan nahiz Biokimikakoan. Gaur egun, Biologia Graduko, Bioteknologia Graduko eta Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduko derrigorrezko nahiz hautazko dozentzia ematen dut. Horrez gain, Gradu Amaierako Lanak ere zuzentzen ditut. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biologia Molekular eta Biomedikuntzako Masterrean parte hartzen dut.

Ikertzaile-profila

1987an "Análisis de la estructura genética de la población autóctona vizcaína: polimorfismo bioquímico" izeneko tesi doktorala defendatu nuen. Ondoren, giza populazio eta animalien populazioen azterketa genetikoan eta konposatu genotoxikoen identifikazioan aritu naiz.

Azken urteotan bi lerro izan dira nagusi nire ikerketan: batetik, aurrerakuntza genetikoek gizartean duten eragina ikuspegi bioetikotik eta, bestetik, Huntington gaixotasunaren agerpen-adina aldatzen duten geneen azterketa.

Argitalpen aipagarrienak

  • A. Aguirre. Preimplantation Genetic Diagnosis (PGD). Technical and Ethical Questions. En: Ed. Brussels&Komotini, Bioethics Global & Societal Aspect, Komotini (Grecia), 2007: 99-118. ISBN: 978-960-89678-2-3
  • Osaba, L., Rey, M. J., Aguirre, A., Alonso A. Graf, U. Evaluation of Genotoxicity of Captan, Maneb and Zineb in The Wing Spot Test of Drosophila melanogaster: Role of Nitrosation. Mutat Res Genet Toxicol 518: 95-106 (2002)
  • Manzano C., De La Rua C., Iriondo M., Mazon L.I., Vicario A., Aguirre A. Structuring the Genetic Heterogeneity of the Basque Population: A View from Classical Polymorphisms. Hum Biol, 74l: 51-74 (2002)
  • Fullaondo A., Vicario A., Aguirre A., Barrena I., Salazar A. Quantitative analysis of two-dimensional gel electrophoresis protein patterns: a method for studying genetic relationships among Globodera pallida populations. Heredity 87: 266-272 (2001)
  • A. Aguirre, A. Vicario, L.I. Mazon, A. Estomba, M.Martinez de Pancorbo, V. Arrieta Pico, F. Perez Elortondo, C. M. Lostao. Are the Basques a single and a unique population? Am J Hum Genet 49: 450- 458 (1991)