BIZKAIKO CAMPUSEKO GIZA ZIENTZIETAKO UNIBERTSITATE TITULUAREN ZUZENDARITZA AKADEMIKOA
EGINKIZUNAK
a) Ikasketa hauek bultzatzea eta planifikatzea Campusean.
b) Egingo diren ekintzak zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.
c) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea irakats eskaerari erantzuteko.
d) Sailekin eta beste campusetako zuzendariekin harremanetan eta koordinatuta egotea.
e) Aurrekontua kudeatzea.
f) Gastuak baimentzea.
g) Ikasketak aurrera eramatean sor daitezkeen alderdi guztiak Graduko Batzordeari jakinaraztea.
h) Azken memoria egitea.
i) Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordeak edo errektoreak eskuordetzan utzitako eginkizun oro.
j) Campuseko Errektoreordeak eskatutako gainerako guztiak.
Aipaturiko guztiaren berri emango dio Graduko Batzordeari, ikasketa horietako arautegiaren 9. artikuluak aipatzen duen organoaren ordezkoa baita.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA:
2