Eginkizunak: BIZKAIKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZA, ENPLEGAGARRITASUN ETA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARITZA

BIZKAIKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZA, ENPLEGAGARRITASUN ETA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Zuzendariak Campuseko Errektoreordeari lagunduko dio UPV/EHUk Campus horretan ingurune sozioekonomikoko erakunde publiko zein pribatuekin dituen harremanak indartzen eta garatzen; era berean, unibertsitate-enpresa lankidetza programak sustatuko ditu eta, oro har, campusean jakintza transferitzeko jardueretan, enplegua sustatzeko eta baliabideak lortzeko jardueretan lagunduko du.
b) Ikasleen eta Partaidetzarako Errektoreordearekin lankidetzan arituko da ekintzailetzaren kultura sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak antolatzen eta egiten.
c) Enplegagarritasunari lotutako jardunaldi eta azoka guztiak koordinatu eta antolatutako ditu eta baita ikasleen eta ikasle ohien lanbiderako orientazio jarduerak ere.
d) Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordearekin lankidetzan arituko da campusean eta Bizkaiko lurralde historikoan bertako erakundeekin elkarlanean antolatzen diren jakintza transferitzeko jarduerak bultzatzen eta garatzen.
e) Ikerketa jarduerari lotutako zeharkako prestakuntza jarduerak bultzatu eta antolatuko ditu Bizkaiko Campusean, Ikerketa Errektoreordearekin elkarlanean.
f) Era berean, Campuseko Errektoreordearen laguntzaile gisa jardungo du, eta parte har dezan eskatzen dioten gai guztietan lagunduko du eta lankidetzan arituko da.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA: % 67

ORDAINSARI OSAGARRIA: 2