ARABAKO CAMPUSEKO GIZA ZIENTZIETAKO UNIBERTSITATE TITULUAREN ZUZENDARITZA AKADEMIKOA
EGINKIZUNAK
a) Ikasketa hauek bultzatzea eta planifikatzea kasuan kasuko campusean.
b) Garatuko diren ekintzak zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.
c) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, irakats eskaerari aurre egiteko.
d) Sailekin eta beste campusetako zuzendari akademikoekin harremanak izatea eta koordinatuta egotea.
e) Aurrekontua kudeatzea.
f) Gastuak baimentzea.
g) Ikasketak aurrera eramatean sor daitezkeen alderdi guztiak Graduko Batzordeari jakinaraztea.
h) Azken memoria egitea.
i) Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordeak edo errektoreak eskuordetzan utzitako eginkizun oro.
Aipaturiko guztiaren berri emango dio Graduko Batzordeari, ikasketa horietako arautegiaren 9. artikuluak aipatzen duen organoaren ordezkoa baita.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
% 67
ORDAINSARI OSAGARRIA:
2