Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea

Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea

Juan José Unzilla Galán - Curriculum vitae

 

Harremanetarako:


Idazkaria:

Deñe Larrabeiti          

Kokapena:

Errektoretza eraikina

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940-Leioa (Bizkaia) 

 

Eskumenak

Eraldatze digitala

  • IKTak zuzentzea eta tresna digital guziak modernizatzea eta gaur egungo beharretara egokitzea.
  • Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, Administrazio Elektronikoa hobetzea, horretarako ezarriko den organoaren barruan.

Komunikazioa eta koordinazioa

  • Unibertsitatearen barne eta kanpo komunikazioa kudeatzea, eta informazio kontsulta eta eskaera guztiei erantzutea.
  • Unibertsitatearen irudi korporatiboa kanpora proiektatzea.
  • Diziplinarteko proiektuak koordinatzea.
  • Unibertsitatearen plangintza estrategikoa egitea eta emaitzak ebaluatzea.
  • Barne Kontrol Zerbitzuaren jarduera koordinatzea eta haren jarraipena egitea.
  • Ekonomia eta finantza politika koordinatzea.
  • UPV/EHUren jarduera ekonomikoa orientatzeko ildo orokorrak ezartzea, Gobernu Kontseiluak emandako irizpideak aintzat hartuta.
  • Errektorea ordezkatzea, ekonomiaren arloko unibertsitateko barne organoen aurrean.
  • UPV/EHUren egoeraren azterketa, jarraipena eta prospektiba, eta haren posizionamendua unibertsitate rankinetan, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearekin koordinatuta.
  • Informazio estatistikoa koordinatzea.