Comision de profesorado Competencias

Irakasleen Batzordearen eskumenak

  • Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
  • Irakasleei buruzko arautegia onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari.
  • Errektoreari proposamena egitea unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko eta irakasle kontratatuen plazak betetzeko lehiaketetako epaimahaietako kideak izendatzeko.
  • Irakasleen eta ikertzaileen premien inguruan sailek aurkeztuko dituzten memoriei buruzko iritzia ematea.
  • Estatutu hauek edo UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak esleituko dizkion gainerakoak.
  • Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.