comisión de investigación, desarrollo e innovación competencias

Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen eskumenak

  • Urteko eta urte anitzerako ikerketa programazioa proposatzea Gobernu Kontseiluari kontuan hartuta, besteak beste, campusen ikuspegia eta haien ekimenak.
  • Aurrekontua banatzeko irizpideak eta proposamenak egitea, Gobernu Kontseiluak onartutako irizpide eta prozedurei kalterik egin gabe.
  • Ikerketaren finantziaziorako deialdien berri ematea. Deialdiak publikoak izango dira.
  • UPV/EHUko ikerlanen berri izan eta hori ebaluatzeko aukera emango duten azterlanak eskatu eta egitea.
  • UPV/EHUko ikertaldeen urteroko memoria egitea, taldeen, sailen eta unibertsitateko ikerketa institutuen memorietan oinarrituta.
  • Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.