Eginkizunak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO COVID-19 ARDURADUNA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO COVID-19 ARDURADUNA

EGINKIZUNAK

a) UPV/EHUko COVID-19 Zaintza Batzordearen lana koordinatzea eta hark bere eginkizunak eta helburuak bete ditzan zaintzea.

b) Astero txostenak egitea unibertsitatearen egoera epidemiologikoaz, bai orokorrean eta bai ikastegika, atalka edo eraikinka, eta UPV/EHUko Zaintza Batzordeari eta idazkari nagusiari bidaltzea.

c) Egunaren amaieran egoera epidemiologikoaren berri ematea UPV/EHUko gerenteari eta idazkari nagusiari.

d) Ikastegi eta ataletako zuzendariei edo eraikinen arduradunei aholku ematea COVID-19ak sor ditzakeen egoerei buruzko erabakiak eta neurriak hartzeko. 

e) Solaskidea izatea osasun zentroekin edo ESIekin, ikastegietako COVID-19 arduradunek edo UPV/EHUko gobernu organoek hala eskatzen badiote.

f) Inplikaturiko eragileei (bai unibertsitatekoei bai kanpokoei) aholkua ematea eta haien lana koordinatzea agerraldi kontrolatuetan, agerraldi konplexuetan eta kontrolatu gabeko kutsatze komunitarioan).

Etengabe koordinatuta egotea ikastegi, atal eta eraikinetako COVID-19 arduradunekin, unibertsitatean ager daitezkeen COVID-19 kasuei egin beharreko jarraipena gidatzeko.

h) Ikastegi, sail edo eraikinetako COVID-19 arduradunei laguntzea kontaktu estuak identifikatzen eta haien egoerari jarraipena egitea.

i) Ikastegi, sail edo eraikinetako COVID-19 arduradunen bitartez, informazioa biltzea kasu baieztatuez, berrogeialdian dauden kasuez eta arrisku taldekotzat aitortutako pertsonen kasuez (ikusi informazioa biltzeko  fitxaren adibidea).

j) Komunikazio egokia erraztea unibertsitate barruan eta kanpoan COVID-19arekin zerikusia daukan guztian. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoarekin koordinatuta, eta UPV/EHUko gobernu taldeak hala eskatzen badio, solaskidea izatea hedabideekin.

k) Komunikazio bizia izatea UPV/EHUko dekano, zuzendari eta arduradun instituzionalekin.

l) Unibertsitateko kideek webgunearen bidez, posta elektronikoz edo bestela  agertzen dituzten zalantzak argitzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA