GARAPEN JASANGARRIRAKO ETA KONPROMISO SOZIALERAKO ZUZENDARITZA

GARAPEN JASANGARRIRAKO ETA KONPROMISO SOZIALERAKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordearekin eta Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordearekin batera, iraunkortasunaren arloko jarduera-ildo estrategikoak sustatzea eta planifikatzea
b) Zeharkako politiken elaborazioa diseinatzea eta koordinatzea, bai eta politika horien ezarpenean inplikatutako unitateei (sailak, dekanotzak, zuzendaritzak eta zerbitzuak) garapen jasangarriko helburuei buruzko aholkuak ematea ere.
c) UPV/EHUko ikastegi eta campusetako ingurumen-kudeaketaren arloko jarduerak sustatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.
d) Campus Jasangarriaren ideia garatzea unibertsitate-komunitateko kolektiboekin elkarlanean (Campus Bizia lab eta beste programa batzuk).
e) Baldintzak sortzea unibertsitate komunitateak ingurumen- eta gizarte-erronkei aurre egiteko.
f) UPV/EHUko i3 hezkuntza-eredua ezartzen laguntzea Graduko eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordearekin eta Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordearekin.
g) UPV/EHU gizartera zabaltzeko prozesua bultzatzea eta UPV/EHUren ikerketak garapen jasangarriari egiten dion ekarpena ikusaraztea, gure eskualdean eta kanpoan erreferentea izan dadin.
h) Inguruneko eragileekin lankidetzan aritzea gure lurralde eta hirien beharrak identifikatzen, eta proiektu eta proposamen politikoak elkarrekin sortzen, erabakiak hartzen laguntzeko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordearekin koordinatuta.
i) Unibertsitateko ekintza solidarioak eta boluntariotzako eta garapenerako lankidetzako programak zabaltzea eta sustatzea, unibertsitate-komunitatearen parte-hartzea bultzatzeko.

j) Jasangarritasunean, garapenerako kooperazioan, boluntariotzan eta konpromiso sozialean oinarritutako hezkuntza sustatuko duen eskualdeko, nazioko eta nazioarteko sareetan unibertsitatearen parte hartzea sustatea Goi mailako Hezkuntzaren eremuan, Graduko eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordearekin eta Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordearekin koordinatuta.
k) Arlo horretan, errektoreak eskuordetutako edo Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordeak eskatutako beste edozein eginkizun.
l) Urteko memoria Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordeari aurkeztea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:

% 67

ORDAINSARI OSAGARRIA:

2