EGINKUZUNAK: GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASLEEN, MUGIKORTASUNAREN ETA KIROLEN ARLOKO ZUZENDARITZA

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASLEEN, MUGIKORTASUNAREN ETA KIROLEN ARLOKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

Zuzendariaren eginkizuna izango da lkasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzari laguntzea, Gipuzkoako Campuseko ikasleen ordezkariei lotutako alderdi guztietan.

Campusean lana, ikasten eta zerbitzuak ematen dituzten unibertsitateko kolektiboei mugikortasun jasangarri bat emateko jarduerak bideratu eta bultzatuko ditu. Era berean, campuseko beste zuzendari batzuekin eta gerenteordeareki n koordinatuta, ikasleentzako garraio zerbitzua hobetzeko aukerak kudeatzen lagunduko du, zerbitzu hori ematen duten enpresen bidez.

Campusaren kirol jarduerak eta programak koordinatzeko eta bultzatzeko ardura izango du, baita lehiaketak ere, campusean nahiz estatu mailan, eta azken horietan Campusaren kanpo irudia bultzatuko du.

Landa praktiken deialdiak eta Gipuzkoako Campusean egin beharreko hitzaldiak, kongresuak, jardunal diak  eta  unibertsitate hedapeneko beste jarduera batzuk antolatzeko laguntzak koordinatu eta kudeatuko ditu, baita kongresu  zientifikoak antolatzeko eta horietara joateko laguntzak ere.

Atzerriko hizkuntzetako prestakuntza osagarria koordinatzeaz ere arduratuko da, unibertsitateko kideei zuzendutako ikastaroak antolatuz.

Era berean, Campusaren eskaintza akademikoa hobetzeko ikastegiek egindako ekimenak babestu eta bultzatuko ditu, Antolakuntza Akademikoaren irizpideekin bat etorrita, eta haren ardura izango da ere Campuseko ikastegien irakats eskaintza aztertzea eta koordinatzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

67%

ORDAINSARI OSAGARRIA

2