HIZKUNTZA ZERBITZUEN ZUZENDARITZA

HIZKUNTZA ZERBITZUEN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Euskarazko testugintzari lotutako jarduerak zuzentzea eta koordinatzea: Argitalpen Zerbitzutik eskatutako hizkuntza-kalitateari buruzko txostenak, bilduma, serie eta itzulpenen koordinazioa, aldizkarietarako artikuluen eta irakas-materialen hizkuntza-kontrola...
b) UPV/EHUko Hizkuntza Zerbitzuko itzultzaile eta interpreteek egiten duten lanarekin lotutako lehentasunak eta irizpideak ezartzea, eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorako (USE) itzulpenak koordinatzea eta zuzentzea.
c) Hizkuntza ofizialetan idatzitako administrazio- eta lege-testuen estiloaren eta hizkuntza-kalitatearen kontrolerako eskuliburuaren garapenaren koordinazioa: hizkera ez-sexista, hizkera argia...
d) Administrari laguntzaileari irizpideak ezartzea lanen kudeaketa aurrera eramateko (ordainketak, datu-baseak, itzulpenak egiten dituzten enpresen kontrola eta jarraipena, hobekuntza-ikastaroen kontrol akademikoa...) eta beste kudeaketa- erabaki batzuk hartzeko.
e) Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordeari aholkularitza ematea euskararekin eta beste hizkuntza batzuekin zerikusia duten gaiei buruz, eta Errektoreordearekin lankidetzan aritzea testuak sortzeko proiektuak garatzeko.

 

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:

% 67

ORDAINSARI OSAGARRIA:

2