KULTURGINTZAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) UPV/EHUren kultura produkzioa (artea, literatura…) zabaltzea eta unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanasustatzea.
b) Campuseko eta unibertsitate hedakuntzako errektoreordetzekin batera euskal unibertsitate publikoaren kultura politika diseinatzea eta garatzea.
c) Gure testuinguruan kultura garaikidearen arloan dagoen ekoizpenari buruzko gogoeta kritikoa bultzatzea eta horri buruzko eztabaida eragitea.
d) UPV/EHUren kultura politika garatzea irizpide inklusiboez eta dagokion errektoreordetzekin elkarlanean, euskararen arloko ezagutza ekoizpena eta genero ikuspegia bereziki aintzat hartuz.
e) Arlo horretan ematen zaion beste edozein eginkizun, errektoreak eskuordetutakoak edo Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak emandako beste edozein.