Eginkizunak: TRANSFERENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN

TRANSFERENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN ARDURADUNA

EGINKIZUNAK

a) UPV/EHUren ikerketa jarduerako emaitzak transferitzeko estrategia diseinatzea eta ezartzea.

b) UPV/EHUren ikerketa jardueran lortutako emaitzen industria babeserako estrategia diseinatzea eta ezartzea.

c) Bere eskumeneko gaietan akordioak eta hitzarmenak proposatzea erakunde publiko eta pribatuekin, UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzen transferentzia sustatzeko.

d) UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzen transferentzia sustatzea, erakunde publiko eta pribatuei ikerketa zerbitzu aurreratuak emateko kontratuak eta hitzarmenak eginez.

e) UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzak transferitzeko kontratuak eta hitzarmenak kudeatzen dituzten unitateak eta langileak zuzentzea eta koordinatzea.

f) UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzen transferentzia sustatzea, aktiboak ustiatzeko lizentzia akordioen eta UPV/EHUren titulartasuneko industria jabetzako tituluaren bidez.

g) UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzen industria babesa kudeatzen duten unitateak eta langileak zuzentzea eta koordinatzea, bai eta ustiaketa lizentzien akordioak ere.

h) UPV/EHUren ikerketa jardueraren emaitzen transferentzia sustatzea, UPV/EHUko ikertaldeetatik edo irakasle eta ikertzaileetatik datozen spin-off enpresak sortuz.

i) Unibertsitatean jarduera ekintzailea sustatzeko programekin batera lan egitea, ikertaldeetan eta irakasle-ikertzaileen taldean horri begirako jarduera koordinatuz.

j) Foro, topaketa, azoka, biltzar eta bestelako ekimen publiko eta pribatuetan parte hartzea, UPV/EHUren ikerketa jardueraren gaitasunak eta emaitzak ezagutarazteko.Enpresa eta erakundeekin bilerak eta topaketak etengabe egitea eta koordinatzea, UPV/EHUko talde eta ikertzaileekin eta irakasle-ikertzaileekin loturak sortzeko.

k) Erakunde publikoek eta pribatuek UPV/EHUren titulartasuneko zerbitzu aurreratuen eta aktiboen eta jabetza industrialeko tituluaren gaineko ustiapen eskubideen eskariei erantzutea.

l) UPV/EHUren transferentzia jardueraren emaitzak zabaltzea, unibertsitateen rankingetan eta eremuko inkestetan parte hartuz.

m) Arloko jarduera proposamenak aurkeztea Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeari.

n) Bere estrategian zehaztutako helburuak betetzeko egokitzat jotzen dituen tresnak kudeatzea.

o) Gure langileek eta taldeek lortutako ikerketa jardueraren emaitzak gizarteari ahalik eta gehien transferitzeko helburuarekin bat datorren beste edozein jarduera.