Perfil Investigador

Ikerketa Ezkakizuna

Elektronika Digitalaren Diseinu-Taldea diziplina anitzeko taldea da, eta enborreko prestakuntza sendoa dauka Elektronikaren eta Teknologia Elektronikoaren arloetan. Taldearen ikerketa-jarduerak profil dinamikoa dauka, eta, horretan, arlo horiek sinergia-elkarreragina daukate Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT). Elektronika Digitaleko Diseinu Taldeak 20 urte baino gehiago daramatza finantzatutako ikerketa-proiektuak garatzen, eta ikerketa horien emaitzak eragin-indize altuko aldizkarietan eta nazioarteko biltzarretan argitaratu dira. Egindako lanen kalitatea dela-eta, Eusko Jaurlaritzak ikerketa-talde finkatutzat aintzatetsi du 2007. urtetik hona.

Irakaskuntza-profilari dagokionez, taldeko kideek graduko eta graduondoko irakasgaietan parte hartzen dute, UPV/EHUko titulazio ofizial hauetan:

  • Ingeniaritza Elektronikoko Gradua (Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko Gradua (Bilboko IITUE)
  • Ingeniaritza Fisikoko Masterra (Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Bilboko IGET)
  • Sistema Elektroniko Aurreratuen Masterra (Bilboko IGET)
  • Ingeniaritza Fisikoko Doktorego Programa (ANECAk ebaluatzeko dago).

Elektronika Digitaleko Diseinu-Taldea beti oso aktiboa izan da gradu amaierako eta masterreko lanak eta doktorego-tesiak zuzentzen. Izan ere, etengabe irekita dauka ikasle berriak, bekadunak eta ikertzaileak taldera sartu ahal izateko eskaintza. Bere jarduerak nazioartekotzeko apustua eginez, Elektronika Digitaleko Diseinu Taldeak, halaber, "Europako doktorego" aipamena sustatzen du abian dauden tesientzat.

Taldearen profila honako hauek osatzen dute: teknologia transferitzeko jarduerak eta enpresekin eta teknologia-zentroekin proiektuak egitea. Azken urteetan, jarduera horiek finkatu egin dira, unibertsitatearen eta enpresen artean doktorego-tesiak eta graduondoko lanak eginda.