ANTZERKI-INPROBISAZIO TAILERRA (Hastapeneko ikastaroa)
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/01
Hastapeneko ikastaro honetan antzerki-inprobisazioaren oinarrizko tresnak landuko ditugu. Horretarako, momentuan sortzen denari zabalik egoten ikasiko dugu, arreta biziz entzunez, taldean presente egonez eta besteekin elkarbanatzen ikasiz.
Klaseak askatasunez eta konfiantzaz esperimentatzeko guneak dira. Ariketa praktiko eta antzerki-jolasak landuz inprobisazioaren oinarriak modu ludikoan entrenatuko ditugu, beti ere gozamena eta dibertsioa erdigunean jarriz.
HELBURUAK ETA EDUKIAK
Ikastaroan zehar antzerki-inprobisazioaren funtsezko kontzeptuak jorratuko ditugu, besteak beste:
- Entzute aktiboa eta kontzentrazioa, maila indibidualean zein taldean.
- Proposamenak onartzeko jarrera: “Bai, eta gainera”
- Norberarengan eta taldeko gainerako kideengan konfidantza lantzea.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.
- Sormena eta irudimena, sorkuntza espontaneoaren zerbitzura.
- PETXa: Pertsonaiak, Erlazioak, Tokiak eta Xedeak.
- Istorioen egituraren oinarrizko nozioak.
Ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik izatea antzerkian edo inprobisazioan. Ikasteko gogoa eta ondo pasatzeko prestasuna besterik ez dira behar.
EHUko unibertsitate kideeentzako tailerra. Graduko ikasleak hautazko kreditu bat. ( 25 ordu egitekotan)
Ordutegia: osteguna 14:30etatik 17:00etara. (Gipuzkoako Canpusean)
Egutegia: 2026ko urriaren 1etik abenduaren 10era. (27,5 ordu)
Hizkuntza: euskaraz
Izena emateko epea: 2026ko irailaren 24ra arte.
Izena emateko araudia
Prezioa: 25 euro