ehukultura araudia 2019-2020

IZENA EMATEKO ARAUAK

  1. Izen-ematea online egingo da https://jarduera2.ehu.eus/kultura/buscCur.php?oper=4&tipc=1&idioma=euskera&datos=1 esteka orokorraren bidez. Aplikazioarekin arazoren bat izatekotan, gurekin harremanetan jarri zaitezke ondorengo helbidean: gi-kultura@ehu.eus 
  2. Era berean, aurrez aurreko izen-ematea egin daiteke Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan (Zuzenbide Fakultateko beheko solairuan).
  3. Izena emateko datak: 2024ko urtarrilaren 8tik aurrera izango dira.  
  4. Lekuak mugatuak direnez, hauek izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
  5. Online egiten diren izen-emateen ordainketa online izango da. Aurrez aurreko izen-emateetan, ahal izanez gero, banku-txartelaren bidez eta Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan ordaindu behar da. Ordaintzeko beste era batzuk: kutxazainetan, interneten, Servikutxan edo honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat eginez: Kutxabank ES58 2095 0292 97 1063455413. Izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi behar dira. Izen-ematea ez da ontzat hartuko, dagokion ordainagiria aurkeztu arte; eta horretarako, gehienez hiru eguneko epea dago, izena ematen denetik zenbatzen hasita.
  6. Ikastaroa hasi ondoren, ezin izango da matrikularen zenbatekoa berreskuratu.
  7. Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Era berean, ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da, kalitatea bermatze aldera.
  8. Ikastaro bat ezinbesteko arrazoiengatik edo behar beste izen-emate ez dagoelako bertan behera uzten bada bere hasiera data baino lehen, izena emana zuten pertsonei dirua itzuliko zaie.
  9. Unibertsitate Hedakuntza Zerbitzuak eskubidea dauka irakasleak arrazoi justifikatuengatik aldatzeko.
  10. Hautazko kredituak emateko (Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia - EHAA, 119 zk. 2012ko ekainaren 19) kontutan izango da bai eskoletara joan izana, eta baita irakaslearen balorazioa ere.