Aurkezpena
Hiru campusetan egituratutako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen sorrerarekin, Gipuzkoako campusak bere lurraldean unibertsitate zentroak edukitzearen eskaera bete zuen. Ezagutzaren sortzearekin eta garapen kultural, sozial eta ekonomikoarekin konprometitutako campusa da, bai gertuko ingurunean baita mugaz bestaldekoan ere. Honenbestez, titulazioen eskaintza eta irakaskuntza zein ikerketaren kalitate eta berrikuntzari esker Gipuzkoako unibertsitate-gune hau nazioarte mailan nabarmendu egiten da.

Irakaskuntza eta ikerketa gunea izateaz gain, Gipuzkoako campusa bizikidetasun eta bizitzarako lekua da, aisia, kultura eta kirola nabari direlarik. Campusak ping-pong mahaiak, lore forma duten betoi zuriko eserlekuak eta "Hitzaren gunea" dauden berdegune zabalak dauzka; gune honetan, edozeinek publikoki nahi duena adierazi dezake: gogoetak eta iritziak ezagutzera eraman, debateak sortu...Gainera, campusak era askotako kultura eskaintza zabala dauka, baita kirol instalazio berriak ere, babestuak eta irekiak. Campuseko bibliotekak 870.000 ale baino gehiago ditu bere barne.
Laburbilduz, nahiz eta campus gaztea izan, Gipuzkoako campusa unibertsitate-gune sendoa da eta ikerketa arloan nazioarteko erreferentea da. Halaber, campusak bai gizartearekin eta hurbileko enpresa ingurunearekin baita kalitatearekin eta berrikuntzarekin ere konpromisoa mantentzen du, nazioarteko eta lidergo bokazioarekin, beti mugimenduan dagoen gizartearen zerbitzura.