Bizkarsoro

Bizkarsoro

Irudia

23. Korrikaren inguruan antolatutako jardueren barruan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean Josu Martinezek zuzendutako luzemetraiaren proiekzioa emango da eta ondoren solasaldi bat garatuko da Gastibeltzaren kide eta pelikularen ekoizlea den Katti Pocheluren partaidetzarekin. 

Eguna: martxoak 21 osteguna
Ordua: 12:00etan
Lekua: Carlos Santamaría Zentroko auditorioan
Sarrera doan lekuak bete arte. 
 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus