Breadcrumb

EGOkITU Ekonomia-Enpresa

EGOkITU UDA CAMPUSA

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

“ENPRESA-ABENTURA”

Uda ikastaro hauetan partaideek ekonomia, ogasuna, gizarte erantzukizuna, enpresa antolakuntza, kooperatibismoa, ekintzailetza eta marketina bezalako jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak jorratuko dituzte bisita gidatu, kasu analisi edota jokoaren bitartez.

HIZKUNTZA:

Elebiduna baino batez ere euskaraz. 

LEKUA: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea DONOSTIAN

JARDUERAK

1. SAIOA: GARAPEN IRAUNKORREKO ENPRESA BATEAN BARNERATZEA

Finantza etiko eta kontsumo arduratsuari buruzko tailerra.

Teila Fabrikara bisita / Finantzaz haratago jokua

2. SAIOA: EKONOMIA ETA OGASUNA

Gipuzkoako Foru Ogasunera bisita: Gida profesional baten laguntzaz, Ogasun eta Finantza Departamentuaren funtzionamenduaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga eta finantza sistema ezagutuko ditugu.

3. SAIOA: MARKETING ETA ENPRESA PROIEKTUAREN LANKETA

Lehenik, marketing tailerra egingo dugu.

Ondoren, IGELDOKO PARKEra bisita eta enpresa proiektu berritzaile baten lanketa, CANVAS BUSINESS MODEL erabiliz.

4. SAIOA: ENPRESA EKINTZAILETZA

BIC GIPUZKOAko ENPRESA INKUBATEGIRAra bisita eta enpresa berritzaileen sorrera prozesuaren ezagutza.

5. SAIOA: ENPRESA EREDU KOOPERATIBOA

ORONA IDEORAra bisita eta eredu kooperatiboa, nazioarte mailan presentzia haundia duen enpresa esanguratsu baten balio eta ezaugarrien azterketa.