EGOkITU Ingeniaritza

EGOkITU UDAKO CAMPUSA

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola: DONOSTIA

Ingeniariek arazoak konpontzen dituzte, irtenbideak proposatzen dituzte. Beren jarduera-eremuaren arabera, teknologia batzuetan edo besteetan espezializatzen dira; horregatik daude hainbeste adar.

NORI ZUZENDUTA?

Gure bizitza hobetzeko ideiak erakartzen bazaitu, soluzio teknologikoak garatuz eta aplikatuz, baina iraunkortasun-irizpideak ahaztu gabe, ikastaro honekin probatu beharko zenuke.
Seguru primeran pasako duzula!

 

HIZKUNTZA

Ikastaroa elebiduna (euskeraz/gaztelaniaz) izango da.

Euskaraz ulertzea beharrezkoa da.

LEKUA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola-DONOSTIA. 

 

 

JARDUERAK:

  1. Bioplastikoak prestatzen. Iraunkorta-sunaren errezeta. Jasangarritasunerako bidea hondakin gutxi sortzea eta, gainera, berrerabili ahal izatea da. Jarduera honetan, adibide praktiko baten bidez, elikagaiak ontziratzeko edo biomedikuntzan erabil daitezkeen film bioplastikoak nola sor daitezkeen ikusiko dugu, hainbat hondakin erabiliz. Zer propietate izan behar dituzten eta bizi-zikloa nola amaitzen den jakingo dugu. Gainera, ProteinMat enpresak hondakin ezberdinak nola erabiltzen dituzten eta 3D inprimaketarako biotintak nola egiten dituzten azalduko digu.      
  2. Map Scape. Scape Rooms gustatzen zaizkizu? Hiri batean mapak eta sinboloak interpretatzen ibiltzeko gai izango zinake? Erantzuna baiezkoa bada, lurraldeak arakatzea eta taldean lan egitea proposatzen dizugu, pistak aurkituz eta igarkizunak konponduz.
  3. Elektrizitatea: etorkizuneko motorra. Elektrizitatea energia berriztagarriak erabiliz nola sortzen den eta mugikortasun elektrikoari bere aplikazioa ulertuko duzu. Eguzki-energia fotovoltaikoa sortuko duen sistema eta ibilgailu elektrikoetan erabiltitako makinen prototipoa muntatuko ditugu.
  4. Uraren indarra. Ura munduko energia-iturri berriztagarri zaharrenetako bat da, ba al dakizu zergatik? Nola funtzionatzen du? Urarekin jolastuko gara eta esperimentuak egingo ditugu hau eta askoz gehiago ikasteko. Busti zaitez urarekin!
  5. Desberdin eraiki: eko-materialak martxan. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola eraikitzen diren egunero erabiltzen dituzun eraikinak, errepideak edo zubiak? Erabiltzen ditugun eraikuntza-materialek gure planetan inpaktu handia izan dezakete, baliabide naturalak agortzen ditugulako eta hondakinak pilatzen ditugulako. Jarduera honetan, modu jasangarrian eraikitzeak zer esan nahi duen ulertuko duzu, zein material eta teknika ditugun hori lortzeko eta irtenbide jasangarriagoak eta eraginkorragoak proposatuko dituzu hondakin ezberdinak erabiliz.
  6. Nola antolatzen dugu ekoizpena. Imajinatu baldintza batzuk betetzen dituen produktu bat fabrikatu behar duzula, adibidez, gominolazko piramide bat, ahalik eta altuena eta hegazkin baten inpaktuari aurre egiteko gai dena! Nola antolatuko zenuke ahalik eta denbora gutxienean berau ekoizteko fabrikazio-prozesua?, zenbat langilerekin?, nolako gominola-biltegi beharko zenuke?, zenbat ekarri behar dizkizute egunero eraikitzen duzun bitartean?... Baietz lortzen dugula!
  7. Airearen indarra. Pneumatika mekanismoak edota makinak mugitzeko eta funtzionarazteko airea erabiltzen duen teknologia da. Jarduera honetan zirkuitu txikiak ordenagailu batean simulatuz ondo pasako dugu, gero laborategian muntatzeko eta nola funtzionatzen duten ikusteko. Parte hartzera ausartzen zara?