EGOkITU UDA IKASTAROA

KIMIKA FAKULTATEA

Irudia

Kimika Fakultatea 1975. urtean sortu zen, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erreferentziazko Zentroetako bat da. Bertako kideen lana, Irakaskuntza zein Ikerkuntzan, mundu mailan errekonozitua dago. Izan ere, Shangaiko Rankinean 100-150 postuetan sailkatua dago.

Kimikak materiaren portaera ikertzen du, bere propietateak eta erreaktibitatea. Hau horrela, gure ingurunearen ulermenean Kimika garrantzi handikoa da, erreakzio biokimikoetatik hasita material berrien garapenera. Honi esker, kimikari batek bete ditzakeen lanak anitzak dira. Ikerketa zientifikoan ala irakaskuntzan ezezik, industria desberdinetan  ere zeregina dago kimikariontzat.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Aktibitate hau kuxkuxero eta saltseroak diren gazte guztientzat zuzendua dago. Zientziarekin, eta konkretuki, kimikarekin ongi pasatu nahi dutenentzat.

HIZKUNTZA

Ikastaroa elebiduna (euskeraz/gaztelaniaz) izango da. 

AKTIBITATEAREN EGITURA

Jardunaldiak goizeko 9:30tan hasiko dira, 14:00ak arte. Bost egunetan zehar, kimikako arlo desberdinetako esperimentuak egingo dituzte partaideek, irakasle/ikertzaileen gidaritzapean.  Inguruko ikerketa zentru batzuk ere bisitatzeko aukera izango da, halaber, CFM eta DIPC.

JARDUERAK

Aste osoan zehar, jardueraren helburu nagusia gezurrezko misterio bat erresolbatzea izanen da. Misterioa erresolbatzeko, taldeka banatuko dira partaideak, eta pistak lortzeko esperimentu desberdinak burutuko dituzte Fakultatean zehar. Esperimentu hauen bidez, Kimikaren inguruko hainbat xehetasun ezagutuko dituzte, modu entretenigarrian beti ere.