MODELOA ETA ERRETRATUA MARRAZTEKO TAILERRA
Ikastaro hau marrazketa tailer formatu trinko eta praktiko bat da; gorputzaren proportzioak egokitzen, xehetasunak gehitzen, eta argiak eta itzalak definetzen ikasteko; baina, batez ere, gure estilo propioa garatzeko.
Arintasun handiagoz marraztuko duzu, argi-iluna eta teknika nagusiak landuko ditugu irudi-marrazketako eta erretratuko saioetan, modeloekin.
Ereduak marraztu aurretik, ariketak eta prozesu batzuk egingo ditugu beti. Erretratuak ere landuko ditugu hilean behin.
Irakaslea: Aitor Álvarez, Arte Ederretan lizentziatua eta Gipuzkoako Artisten Elkartearen kide.
Ordutegia: astelehena 17:30etatik 20:00etara.
Egutegia: 2026ko irailaren 28tik abenduaren 14ra. (25 ordu)
Nori zuzenduta: UPV/EHUko unibertsitate kideei
Hizkuntza: elebiduna
Izena emateko epea: 2026ko irailaren 24ra arte.
Izena emateko araudia
Prezioa: 25 euro
Eman izena hemen!
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.