JAUZI HANDIA 2021

Campusa etorkizuneko elkarbizitzaren laborategia da.

EHUkultura tailer honetan, ikasleek, irakasleek eta bideratzaileek praktika-komunitate bat sortuko dute, gure gizarteak behar dituen eraldaketa kulturalak proiektatzeko eta esperimentatzeko.

Jakintza akademiko eta herrikoi desberdinetatik lan egingo dugu, MITen garatutako metodologia erabiliz, berrikuntza-prozesuak laguntzeko, kontzientzia hartzearen (mindfulness) eta gizarte-artearen bidez.

Martxan dauden esperientziak ezagutuko ditugu aldaketa-eragileen sare zabal batetik, elkarrizketa sortzaileak eta entzumen-zirkuluak praktikatuz adimen eta enpatia kolektiboa aktibatzeko.

Ikasle bakoitzak bere proiektua garatuko du, praktikaren bidez aztertzeko nola lagundu diezaiekeen bere TFG bidez garapen jasangarriaren helburu batzuei (https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/ehuagenda-2030).

Amaieran, poster erakusketa bat egingo da sortutako prototipoekin.
 

Bideratzaileak: Mikel Arrizabalaga eta Verena Hammes (Impact Hub Donostia)

Laguntzaileak: UKS, (unea), ETICOP-IT

Ordutegia: ostegun txandakatuak, 17:30 - 19:30
Tokia: Carlos Santamaria Zentroa
Egutegia: 2021eko otsailaren 11tik maiatzaren 20ra
Ordu kopurua: 25 ordu (16 presentzialak + 9 online)
Izena emateko epea: abenduaren 28tik otsailaren 5era
Prezioa: doakoa
Hizkuntza: ingelesa
Irakaskuntza modalitatea: Bimodala
Hautazko kreditu 1. Ziurtagiria osorik egiten bada bakarrik emango da.
Plaza mugatuak. Onarpena eskatzeko, bidali Word dokumentu bat otsailaren 5a baino lehen gi-kultura@ehu.eus helbidera: izen-abizenak, NAN zenbakia, gradua eta ikastaroa, ikaslearen posta, harremanetarako telefonoa, tailerra egiteko motibazio pertsonaleko idazkia (500 hitz, ingelesez).
 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus