EGOkITU Kimika+ADE

EGOkITU UDA CAMPUSA: KIMIKA eta ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZA

Campus honetan gertutik ezagutu ahal izango dituzu Kimika arloa baita Enpresa eta Ekonomia arloa ere. Gainera, Gipuzkoako Ganbarak lanbide-mundura gerturatuko zaitu.

KIMIKA

Irudia

Kimika Fakultatea 1975. urtean sortu zen, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erreferentziazko Zentroetako bat da. Bertako kideen lana, Irakaskuntza zein Ikerkuntzan, mundu mailan errekonozitua dago. Izan ere, Shangaiko Rankinean 100-150 postuetan sailkatua dago.

Kimikak materiaren portaera ikertzen du, bere propietateak eta erreaktibitatea. Hau horrela, gure ingurunearen ulermenean Kimika garrantzi handikoa da, erreakzio biokimikoetatik hasita material berrien garapenera. Honi esker, kimikari batek bete ditzakeen lanak anitzak dira. Ikerketa zientifikoan ala irakaskuntzan ezezik, industria desberdinetan  ere zeregina dago kimikariontzat.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Aktibitate hau kuxkuxero eta saltseroak diren gazte guztientzat zuzendua dago. Zientziarekin, eta konkretuki, kimikarekin ongi pasatu nahi dutenentzat.

AKTIBITATEAREN EGITURA

Jardunaldiak goizeko 9:30tan hasiko dira. 1-2 orduetako esperimentu kimiko desberdinak burutuko dira, 10-15 minutuetako tarteekin atseden hartzeko. Bukatzeko, 13:30-14:30 bitartean, Fakultateko kafetegian bazkalduko dute.

JARDUERAK

Bi egunetan zehar, jardueraren helburu nagusia gezurrezko misterio bat erresolbatzea izanen da. Fakultatean, oso arriskutsua den materiala lapurtu dute. Partehartzaileen zeregina lapurra aurkitzea izango da (Fakultateko kide bat), eta lapurtutako materiala berreskuratzea.  Misterioa erresolbatzeko, taldeka banatuko dira partaideak, eta pistak lortzeko esperimentu desberdinak burutuko dituzte Fakultatean zehar. Esperimentu hauen bidez, Kimikaren inguruko hainbat xehetasun ezagutuko dituzte, modu entretenigarrian beti ere.

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZA

Irudia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren Graduak honako helburuak bilatzen ditu: batetik, enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan zuzendaritza eta administrazio funtzio anitzetan jarduteko behar diren jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak eskaintzea. Bestetik, zeinek bere enpresa proiektuari ekin ahal izateko behar diren jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak eskaintzea.

Uda ikastaro hauetan partaideek aurreko jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak jorratuko dituzte modu ludikoan. Zehazki, hurrengo gaiak jorratuko dira kasu analisia eta jokoaren bitartez:

  • Ekonomia eta nazioartekotzea.
  • Enpresaren antolakuntza, pertsonak eta berrikuntza
  • Finantzak eta Kontabilitatea
  • Marketina
  • Zuzenbidea, enpresaren zerga araubidea eta gizarte erantzunkizuna
  • Matematika eta enpresa kudeaketarako informazio sistemak

JARDUERAK: 

1. SAIOA

9.30-10.00: Passport: taldekideak elkar ezagutzeko dinamika lasterra. Zein da zein?, konektaturik al gaude? Erlazioen eta sareen garrantzia gizartean eta ekonomian.

10.00-11.00 Clash kulturala. Gaur egungo nazioartekotzea: kultur anitzen ispilu. Pertsonak, sozietateak, enpresak.

11.00-11.15: Atsedena.

11.15-12.00: Zer berri? Berrikuntza ekimenak enpresa arloan. Pickle ball jokatuko al dugu? Kirol berri baten agerpena Donostian.

12.00-12.30: Hau marka! Marketing-az haratago. Pickle ball ezagutzen al duzu? Zabaldu dezagun! Marketing plan baten garapena.

12.30-13.45: Finantzatan fin ibiltzeko aholkuak. Finantzak, kontabilitatea eta zerbait gehiago. Eta truck food bat jartzen badugu Donostiako Aste handian, nola antolatuko dugu? Enpresa ideiaren sortzetik bere abiaraztera arte .

13.45-14.30: Bazkaria

2. SAIOA

9.30-11.15: Nola zuzendari gaitasunak trebatu, trabatu gabe?Gaitasun pertsonalak garatzeko tailerra: antolakuntza, lidergoa, talde lana, motibazioa, baloreak, jarrera.

Kasu 1. Mugikor bat saldu nahi dut sarean. Erabaki-hartzea.

Kasua 2. Karta-banaketa. Bikoteak egitera jolas gaitezen. Kontzeptuak landuz.

Kasua 3. Gure hegazkinak talka egin du basamortuaren erdian! bizirik iraute estrategia garatu dezagun! talde lana.

11.15-11.30: Atsedena.

11.30-13.45: Enpresak kudeatzeko tresna informatikoak.

13.45-14.30: Bazkaria

 

INFORMAZIO OROKORRA

HIZKUNTZAK

Izen-ematean hautatutako hizkuntzaren (euskara ala gaztelania) arabera antolatuko dira taldeak.

IKASTAROAREN BARNE

  • 5 bazkari ikasle bakoitzeko Kimika Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Falkultateko kafetegietan.