Konposta tailerra

Konpostatzeko tailerra

Etxeko eta auzoko konposta egiten dugunean lurrari itzultzen diogu lurra berak eman digun elikagaia. Gainera, etxean sortzen dugun hondakinen kopurua ia erdira murriztuko dugu. Etxeko hondakinak konpostatzea da modurik errazena, merkeena, eta ingurumeneko ikuspuntutik, eraginkorrena eta garbiena biohondakina tratatzeko.

Tailer honetan konposta egitea zer den, nola egiten den eta gure etxean ala auzoan konpostatzen hasteko zer behar dugun nola lortu ikasiko dugu. Azalpenak jasotzeaz gain, konposta egiteko prozesu osoa bizitzeko aukera izango dugu, konposta-ontzia muntatzen denetik egindako konposta ateratzen den arte. Donostiako Udalaren konpostatzeko laguntzei buruzko informazioa ere eskainiko da.

 

Irakaslea: JM Rivadeneyra.
Autokonpostatzen 16 urteko esperientzia daukan Informatika Fakultateko irakasle honek Udaletan burututako auzokonpost programetan ere esperientzia dauka. 2018-2019. ikasturtetik aurrera Gipuzkoako Campuseko “Campus konpost” egitasmoaren koordinatzaile lanetan ari da.

Ordutegia: lehen saioa urriaren 2an izango da 16:00-17:00 (teoria) eta 17:00-18:00 (praktika). Gero astean behin taldean adostutako ordutegian, koordinazioa, hornitze eta mantenu lanak. 
Egutegia: 2025eko urriaren 2tik abenduaren 19ra. 
Ordu kopurua: 25 ordu
Izena emateko epea: 2025eko irailaren 28ra arte. 
Izena emateko araudia
Prezioa: doan. Plazak mugatuak!! 
Hizkuntza: Partehartzaileen profilaren arabera.
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus