KRESALA ZINEKLUBA
![](https://www.ehu.eus/documents/1954527/7312195/demonstration-767982_1920.jpg/36197cf0-af55-1ad1-e80f-536c4a208d01?t=1554914591000)
Zinemaren arloan UPV/EHUko ikasleen kultura bizitza aberasteari laguntzeko asmoz, UPV/EHUk eta KRESALA ZINE-KLUBAk lankidetzarako hitzarmen bat sinatuta daukate.
Lankidetza honi esker UPV/EHUko ikasleek sarreretan deskontua daukate KRESALA ZINEKLUBAK antolatzen dituen saio zinematografikoetarako. Gaur egun, saio bakoitzaren prezio ofiziala 5 euro da, eta UPV/EHUko ikasleentzako prezio berezia, berriz, 4 euro izango da.
Prezio berezi horretaz baliatzeko, ikasleek indarrean dagoen unibertsitateko txartela erakutsi beharko dute, UPV/EHUko ikasleak direla egiaztatzeko.
Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus