NaNoWriMo

Image courtesy of National Novel Writing Month

National Novel Writing Month (https://nanowrimo.org) nazioarteko ekimen bat da, non mundu osoko lagunek azaroan zehar idazlan bat (narratiba gehien bat, baina beste formatoak onartzen dira) idazteko konpromisoari eusten dioten.

"Come Write In" programan Gipuzkoako Campusa erregistratuta dago, urtero sortzen den idazle taldeari tokian-tokiko laguntza eta idazteko toki bat emateko asmoz.

Web orri honetan Campusean antolatutako jarduerak (hitzaldiak, idazketa amaierako jaia, etab.) argitaratuko dira.

Hizkuntza: edozein
Non: Ignacio Mª Barriola zentroko 3.7 gela
Noiz: Azaroan astearte eta ostegunak, 15:00tik 20:00era

Idazketa tailerra: azaroak 21 asteazkena 17:00etan, Ignacio Mª Barriola zentroko 3.7 gelan. 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: gi-kultura@ehu.eus