PLAZAN buletina

PLAZAN buletina: ELKANO 500

Irudia

Elkanoren mundu bira aitzaki hartuta, plaza bat irudikatzea imaginarioan begiztatu zaigu egokiena, jolas leku modura, lasai antzera aritzeko.

Bidaiak, fantasia, poesia, artea eta horrelakoak partekatzeko gonbidapena izan da bilduma honetarako sorburu, Elkano 500 deialdia. Eskatutakoa baino gehiago jaso dugu, askoz gehiago; akaso, nolabaiteko premiari erantzuna izan da.

Eskerrik asko parte hartu duzuen danori.

Pantailan ageri diren orri hauek, getariarren bidaia hura inspirazio hartuta, UPV/EHUko kideek sortutako ipuinak, argazkiak, marrazkiak eta tankera desberdinetako lanez bete dira. Baita ere, dokumentu eta liburuetan adituak direnen iradokizunetaz.

Lan hauek, Unibertsitatea pertsonaren izaeraz jositako erakundea dela aldarrikatzen dute, edo behintzat, ahaztezina izanda ere, gogora ekarri arazten digute; taldeetan nahasten da, lehiakortasunean, erantzunkizunean, konpromisoan, baina baita adiskidetasunean, ilusioan eta eskuzabaltasunean ere.

Sortu zaigun tarte hau, buletin eran, xume eta arin agertzen zaigun arren, jakin-mina
sustatu nahian azaleratzen den zerbait da, agian zorroztasunetik ihesi, atsedenerako
pausaleku tarte bat.

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus