Poesia tailerra Pello Otxotekorekin

Poemak argitaratu nahi dituzu? Aspaldian eginiko poemak tiraderan edo kutxan ahaztuak edo geldirik dituzu eta ez dakizula beraiekin zer egin? Berreskuratu nahi dituzula?

Etorri gurera, landuko ditugu eta ziurrenik argitaratu ere bai. Anima zaitez! Murgildu gurekin poesiaren mundu zabalera!

IKASIKO  DUGUNA: Zer da poesia, eta zer da poeta izatea. Poemak sortu eta poemen sormena abiatzen dituzten prozesuak identifikatu eta martxan jarri. Argitaratze prozesuak ikasi: nola mugitu eta nora jo poemak argitaratzeko.

 

Irakaslea: Pello Otxoteko, poeta eta editorea.
Lan gehienak poesian argitaratu baditu ere, literatur kritika eta itzulpengintzan aritu izan da halaber. Bere azken liburua Itsas Bizimina da 2019. urtean argitaratutakoa. Horretaz aparte, Balea Zuria argitaletxeko arduradunetako bat da.
 

Ordutegia: astelehenak 17:00-19:30
Egutegia: 2020ko urriaren 5tik abenduaren 14ra
Ordu kopurua: 25 ordu
Izena emateko epea: irailaren 7tik 28ra
Izena emateko araudia
Prezioa: 60 euro
Hizkuntza: Euskara
Irakaskuntza modua: bimodala
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus