Sexberdinak

SEXBERDINAK

Irudia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Interpreteak: Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia. 

Zuzendaria: Mireia Gabilondo. 

Data: otsailak 16 osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Ignacio Mª Barriola Zentroa (auditorioa)
Hizkuntza: euskara
Sarrera: libre aretoaren edukiera bete arte. 

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus