Gazteak Zinean 2026-2027
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/20
Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine munduari buruz gehiago ezagutu nahi duzu?
EHUko ikasleek 2027eko urtarriletik maiatzera Tabakalerako zine aretoa hilabetean behin programatzeko aukera izango dute. Horretarako, urritik abendura arte zineari buruz hitz egiteko eta pelikulak partekatzeko lan saioak izango ditugu astean behin. Animatzen diren gazteek era praktiko batean ezagutuko dute zer esan nahi duen zine areto bat programatzeak. Zine saioak antolatzeko ideiatik pelikulak erakusteko momentura arte prozesu osoan parte hartuko dute Tabakalerako taldearekin kolaborazioan.
Gazteak zinean proiektua 2023-2024 urtean jarri zen martxan. Beraz, aurten laugarren edizioa izango da. Partehartzaile berriekin batera, aurreko urteetako kide batzuek taldean jarraituko dute beraien esperientzia gehituz. Lan saioetan Tabakalerako kideak, Zinemaldikoak, Euskadiko filmategikoak eta Elías Querejeta Zine Eskolakoak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.
Proiektuaren helburua da gazteek pantaila beraien gustuz eta irizpidez betetzea eta horrela, gazte gehiago zine mundura erakartzea.
Egutegia: 2026ko urritik 2027ko maiatzara
Tokia: Tabakalera ( egun bat edo bi Gipuzkoako Campusean egingo dira)
Eguna: Osteguna
Datak: Urriak (15,22,29), Azaroak (5,12,19,26), Abenduaren (3,10,17), Urtarrilak 14, Otsailak 11 , martxoak 4, apirilak 8, maiatzak( erabaki gabe)
Filmak: 01/28-02/25-03/18-04/22-05/13 (Azterketa eta oporren arabera aldatu daitezke)
Ordua: 17:30 (filmaren eguna izan ezik: 19:00)
Egun bat edo bi gehiago Gipuzkoako Campusean egingo dira ( zehatzeke)
Ordu kopurua: 75 ordu
Prezioa: doakoa
Izen-emateko epea: 2026 urriaren 9ra arte
3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, %80a egin beharko da.
Sarrera doan aurretik gi-kultura@ehu.eus helbidean izena ematen duten EHUko ikasleentzat.