2025/26 ikasturteko Izen-ematea / Matrikulazioa
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskuratu nahi duten pertsonek, lehenik eta behin, AURRETIKO IZEN-EMATEA egin beharko dute. Ondoren, berriz, MATRIKULA egin ahal izango dute.
Aurre izen-ematea
Datak
2025eko Ekainaren 2tik 9ra
Eskaera egitea
- Honako inprimaki hau betez:
Plazen eskaintza eta esleipena
- 55 plaza eskaintzen dira.
- 8 plaza gordeko dira adinekoentzat.
- 8 plaza gordeko dira unibertsitate-titulurik ez duten pertsonentzat. (8 pertsona baino gehiago badaude egoera horretan, adinaren arabera esleituko dira)
Ekainak 10ean (12:00) argitaratuko dira:
- Aurreinskripzioa egin duten pertsonen zerrenda.
- Adinaren arabera onartuen behin-behineko zerrenda.
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin behineko zerrenda.
Erreklamazio-epea: Ekainak 11
- Posta elektronikoz bakarrik (gi-expgelak@ehu.eus)
Ekainak 12an argitaratuko da:
- Zozketan parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda. (zozketarako zure zenbakiarekin)
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin betiko zerrenda.
- Adinaren arabera onartuen behin betiko zerrenda.
- Behin betiko baztertuen zerrenda.
Eskeitzen diren plazak baina hautagai gehiago izanez gero, Ekainak 16an goizeko 11:30etan eginen da zozketa Elbira Zipitria Zentroko 0.01 ikasgelan.
Erreklamazio-epea: Ekainak 17an.
Ekainak 18an, emaitza argitaratuko dugu webgunean.
- 2025-26 Ikasturteko zozketaren behin betiko Emaitza.
- 2025-26 Ikasturteko behin betiko itxaron zerrenda.
Matrikula
Datak
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra (mezu elektroniko bat bidaliko da egun eta ordu zehatzarekin)
Prezioa
2025/26 ikasturterako prezio publikoak arautzen dituen Agindua argitaratzeke dago
Ordutegia
9:30etatik 13:30etara.
Tokia
Esperientzia Geletako Idazkaritza - Elbira Zipitria Zentroa-Ondarreta kalea. 18. Donostia-San Sebastián