Aurkezpena eta Harremanetarako

AURKEZPENA

Esperientzia Gelak Euskal Herriko Unibertsitateko egitasmo bat da. Bere xedea adinez nagusiak diren pertsonentzat formakuntza programa bat eskaintzea da. Ekimen hau nazioz gaindiko erakundeen Bizialdi osoko ikaskuntzaren helburuaren barnean kokatzen da.

Esperientzia Gelak, adinean nagusiak diren pertsonen sustapen eta garapen gizakulturala zein irakaskuntza bultzatzeko, esparruak ditugu. Euren helburua ez da ikaslego hori lan mundurako prestatzea, helduengana ezagutza eta kultur hurbiltzea baizik, bizitza kalitatea hobetzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko.

Gure formakuntza eskaintza 55 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago, ez da aurretiko formakuntzarik eskatzen. Gure irakasgaiak unibertsitateko irakasleek ematen dituzte.

Esperientzia Geletan bi motatako ikasketak gauzatzen dira: 

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua: 4 ikasturtetan zehar ematen diren ikasgaiak burutzen dituzten ikasleek eskuratzen dutena.

Helduentzako Unibertsitate Ikastaroak: Aurreko Titulua bukatutakoan egin daitezkenak

Oharra: Ikasketa horiek gainditzeak ez du ahalbideratzen titulazio ofizialetara joatea.

 

​​​​