Breadcrumb

concurso_miradas_a_pie_de_foto

Lehiaketa: Begiradak argazki oinetik

Irabazlearen argazkia

Lehiaketaren emaitza
Irabazlea: Paula Gutiérrez-Ponte. Soziologiako Graduko ikaslea

Epaimahaiaren epaitza:
"Lehietako parte hartzaileek argazkiei begiratzeko modu desberdinak proposatu dituzte, ikuspegi eta formatu desberdinetatik. Horien artean, epaimahaiak "Elkar zaindu arte" izeneko proposamena aukeratu du, hirugarren adinekoen problematika sintetizatzen duelako, modu doian eta tonu autokritikotik abiatuta. Horretarako, argazkiko begiraden gurutzaketatik abiatzen da pandemiaren dimentsio sozialak nabarmentzeko."

Deskribapena:

Ekimen honekin fakultateko ikasleak gonbidatu gura ditugu testu labur bat idaztera eurek hautatutako argazki baterako. Testuak aukera eman behar du gogoeta egiteko giza zientzien bidez eguneroko gaiei begiratzeko modu bereziez.  

Alde soziala eta politikoa presente daude beti: bai zeregin arruntetan eta bai gertaera handietan. Giza zientziek tresnak ematen dituzte arrozte ariketa bat egiteko, oharkabean pasatuko liratekeen harremanak agerian jarriz: aktore, egitura edo prozesu berriak azaltzen dira uste gabeko lekuetan edo espero gabeko moduetan. Hitz batean, giza zientziek alde sozialari beste modu batera begiratzeko era ematen digute.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena dela eta, «begiradak argazki oinetik» lehiaketa antolatu dugu ikasleentzat. Parte hartzaileei proposatzen diegu argazki banari oina idaztea, eta haren bidez erakustea nola giza zientziek aukera ematen duten argazki batean azaltzen diren eguneroko egoerei nahiz gertaera handiei begirada berezi batez so egiteko.

Testuingurua:

2021/22 ikasturtean zehar ospakizun ekitaldi batzuk izango ditugu, hiru ardatz nagusiren jiran:

  • aitorpena egitea lehen promozioetako irakasleei, AZPkoei eta ikasleei;
  • gaur egungo ikasleak sustatzea beren prestakuntza eta unibertsitate bizitzan hainbat ekitaldi akademiko eta ludikoren bitartez;
  • eta gure ibilbidearen 40 urteen festa ospakizuna bera.

Lehiaketaren helburuak:

  • Argazki oinaren formatuak parada ematen du giza zientzietako tresnak erabiliz eguneroko egoera edo gertaera handien inguruan hausnar egiteko.
  • Argazkian agertzen denari begiratzeko modua izango du gogoetagai argazki oinak. Hortaz, aintzat hartuko da esaldiak irudiarekin eta haren konposizioarekin ezartzen duen harremana.
  • Argazki oin bakoitza argazki batekin aurkeztuko da. Argazkia ikasleak egindakoa edo beste batzuek egindakoa izan daiteke, betiere iturria behar bezala aipatuta.
  • Onetsiko da argazki oina elebiduna izatea edo bi hizkuntzetan aurkeztua (euskaraz eta gaztelaniaz).

Nork parte har dezakeen:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle guztiek, gradu edo masterretakoek. Banaka nahiz taldeka har daiteke parte.

Argazki oinaren ezaugarriak:

  • Testu formatuan aurkeztu beharko da, eta gehienez 250 hitz izango ditu.
  • Testuarekin batera, argazkia aurkeztuko da, ikasleak berak egina edo beste pertsona edo erakunde batek egina, iturria behar bezala aipatuta.
  • Argazki oinak gonbita egin beharko du argazkiaren oinarri sozialari modu berri batez begiratzera, argazkiaren markoa bera kolokan jartzera edo beste norabide batzuetara hedatzera.

Saria:

Ikasle edo talde irabazleak diploma bat jasoko du, haren lana fakultatearen komunikazio kanaletatik zabalduko da eta 200 euroko bono bat eskuratuko du, EHUdendan gastatzeko.

Proposamenak aurkezteko epea eta era:

Posta elektronikoz bidali beharko dira 2022ko martxoaren 17a baino lehen (egun hori barne) gkz.komunikazioa@ehu.eus helbidera, gaian honako hau idatzita: «Begiradak argazki oinetik». Argazki oina eta argazkia dokumentu erantsi bakar batean jarri beharko dira. 

Saria emateko eguna:

Apirilaren 1a

Epaimahaiaren osaera:

  • Elisa Usategi (Soziologia eta Gizarte Langintza saila)
  • Iñaki Lazkano (Kazetaritza saila)
  • Imanol Telleria (Politika eta Administrazio Zientzia saila)