Breadcrumb

TFG_sobre_facultad

Egin zure GRAL-a Fakultateari buruz

Fakultatearen 40. Urteurreneko GRAL saria

Irudia

 

Lehiaketaren emaitza

Ikasle saritua: Esther Ogunleye

GrAL: Irrati-erreportajea: "Horrela jaio zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea" 


ZORIONAK!

 

DEITZAILEA

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena dela eta, ikastegiak ikasleentzako horren inguruko GRAL sari bat antolatu du.

 

PARTE HAR DEZAKETENAK

2021/2022 ikasturtean bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lotutako GRALa aurkezten duten Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduetan matrikulatutako ikasle guztiak.

 

PROZEDURA

Lehiaketan adierazitako epearen barruan izena emanda, GRALaren defentsan, dela martxoko deialdian dela ekainekoan, nota onena jasotzen duen ikasleak jasoko du saria. Berdinketa gertatuz gero, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ematen diren gradu guztietako koordinatzaileez osatutako epaimahai batek erabakiko du saria, gaiaren  interesaren, originaltasunaren, sormenaren, Fakultateari gizarte proiekzioa emateko ahalmenaren eta zorroztasun tekniko-metodologikoaren arabera.

 

EPEAK

 

  • 2022ko maiatzaren 26ko 24:00ak: izena emateko orria eta GRALa bidaltzeko epemuga.
  • Ekainak 13: epaimahaiak erabakia hartu eta sariaren berri emango du.
  • 2022ko ekainak 14: saria emango da, 2022ko graduazio ekitaldian.

 

 SARIA

Saria irabazten duen GRALaren egileak honako hauek lortuko ditu:

  • Egiaztapen diploma bat, ekitaldi publikoan.
  • Sariaren zabalkundea Fakultateko komunikazio kanaletan (Newsletterra, webgunea…)
  • 200 euroko bonu bat EHUDENDAn gastatzeko.

 

PROPOSAMENAK ZELAN AURKEZTU:

Lana posta elektronikoz bidali ahal izango da yolanda.fernandez@ehu.eus helbidera, izena, abizenak, lanaren izenburua eta parte-hartzailea matrikulatuta dagoen gradua adieraziz.