XSLaren edukia

Irakasleak

IÑIGO LIZUNDIA URANGA

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
inigo.lizundia@ehu.eus

Arkitekturan lizentziatua ETSABen, UPC (1993). UPV/EHUko Arkitektura Saileko Eraikuntza Arloko irakaslea 2006tik. Doktore, "La construcción de la arquitectura residencial en Gipuzkoa durante la época del Desarrollismo" doktore-tesiarekin (2012). Irakasle Atxiki plaza (2019).



Esperientzia Ikertzailea: 14 artikulu indexatu idatzi ditu, horietatik 7 JCR eta/edo SJRn (2 Q1 eta 5 Q2), eta 26 Kongresu Akta (21 Internazionalak). UPV/EHUko "XX Architecture, Technical & Cultural Studies" ikerketa-taldeko kidea da, XX. mendeko arkitekturaren eraikuntzari, narriadurari eta esku-hartzeari buruzko ikerketa-lerroan. Doktorego-tesi bat zuzendu du eta beste bat zuzentzen ari da. 16 ikerketa-proiektu lehiakorretan eta 4 ikerketa-kontratutan parte hartu du. 2023an, "A Methodology to regulate transformation of a city 's appearance due to energy efficiency building renovations" artikulua "Heritage" (JCI Q1, 2/406) aldizkarian argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-paisaiaren eraldaketari buruzko bi urteko (2024-25) ikerketa-kontratua lortu du ikerketa taldeak. Eusko Jaurlaritzatik 200.000 euroko dirulaguntza jaso duen proiektu horretan Ikertzaile Nagusia da.