XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE JAVIER PEREZ MARTINEZ

Ezagutza arloa
Arkitekturako Adierazpen Grafikoa
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
josejavier.perez@ehu.eus

José Javier Pérez Martínez Donostiako AGETan ikasi zuen eta Doktore arkitektoa da.



Adierazpen Grafikoa Arkitektoniko Alorreko irakaslea DAGETn eta GIEn 2010etik aurrera. Gaur egun Arkitektura Irudigintza I, II, III eta IV eta Zuinketak eta Topografia ikasgaiak irakasten ditu bai euskaraz eta erderaz.



Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa master ofizialean lizentziatua UPV/EHU.



Gaur egun, hainbat ikerketa ildo eta proiektu garatzen ditu Adierazpen Grafikoa Arkitektonikoaren alorrean:



- Altxaera arkitektonikoari bideratutako teknika digital berriak, laser eskaner eta dron bidezko fotogrametriaz, datu harrapaketa masiboan oinarritzen direnak. Lurralde, hiri eta arkitekturaren esparruan adierazpen grafikoko eredu berriak ikertzen dira, eta aldi berean hauen ezarpena BIM inguruneetan.



- Kontrol formalari aplikatutako marrazketa arkitektonikoa, sistema proportzionalen eta geometrikoen bidez.



- XX. mendeko irudigintza arkitektonikoaren, ideia, irudikapen eta proiekzioaren fase desberdinak. Abangoardia artistikoek sortutako aldaketa kontzeptualen eta teknologia berriek bultzatutako aldaketen hausnarketa kritikoa, XXI. mendeko irakaskuntzaren trebakuntza finkatzeko helburuarekin adierazpen grafiko arkitektonikoaren alorrean.