XSLaren edukia

Irakasleak

ITZIAR RODRIGUEZ OYARBIDE

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
itziar.rodriguez@ehu.eus

Arkitektoa (1996) UPV-EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Masterra “ Eraikin zein hiri historikoen eraberritze eta kontserbazioan” Lovainako Unibertsitatean (Belgika) (1999), Atzerri-Ministerioren beka batekin. 1999tik arkitekto autonomo gisa lan egiten du, arkitektura bulegoekin elkar-lanean eta bere bezero propioen proiektuak garatuz. Batez ere etxebizitza proiektuen arloan, eraikin berrietan zein eraberritze proiektuetan. 2015ko urritik eta 15 hilabetez Donostiako Udaleko Suhiltzaile Departamentuko inspektoreordea izan zen. Lizentzia eskaerak aztertuz, sutearen aurreko segurtasun oinarrizko eskakizuna betetzen dutela ziurtatzeko.

2011. urtez geroztik, UPV-EHUko Arkitektura Eskolako Irakasle elkartua da, eraikuntza arloan. Eraikuntza eta Eraikuntza Prozesua ikasgaiak irakasten ditu egun. Halaber, Gastronomia Espazioen Diseinua Berezko Graduondoan irakasten du, sutearen aurreko segurtasunari buruz. Bestalde, Arkitektura eskolako Berdintasun Batzordeko kidea da ere.

Gaur egun EHAEOak zuzentzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaren bizartzen, ERAIKAL proiektuaren barne, garatzen ari den “Etxebizitza eraikinei solairuak gehitzeko proiektuetan sutearen aurrean segurtasun diseinua gauzatzeko gida, Euskal Herrian.” ikerketa proiektuaren lantalde kidea da