XSLaren edukia

Eraikuntzaren Analisia IV27921

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
3
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27921

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Titulazioaren 2. ikasturteko bigarren lauhilekoan ematen den ikasgaia da. Eraikuntzaren Analisia IV-k, Material, Teknika eta Eraikuntza sistema ohikoen ezagutzara bideratutako formakuntza eskaintzen du. Lehenengo mailan jasotako oinarrizko kontzeptuen finkapena eta horien aplikazioa du helburu.

Materialen ezaugarrien eta portaeraren ezagutzatik abiatuta, arkitektura eta eraikuntza soluzio desberdinak aztertuko dira. Ikasleak pixkanaka, gero eta konplexuagoak diren eraikuntza-sistemak aztertzeko gai izango dira.

Irakasgai hau zuzenean lotuta dago Eraikuntzaren Analisia III irakasgaiarekin. Irakasgai hori 1. lauhilekoan ematen da, eta gaitasun berak garatzen ditu, baina beste material batzuk aztertuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Jarraian azaltzen diren gaitasunak M02_Oinarrizko Teknikoa deritzon moduluan jasotzen diren gaitasun orokorretan oinarrituak daude.



BERARIAZKO GAITASUNAK



- Eraikuntza edo elementu arkitektoniko bat osatzeko beharrezkoak diren elementuen azterketa, baita sorkuntza, eta oinarrizko kalkulu eta diseinua egiteko gaitasuna (M02CM01/2)

- Arau Teknikoak eta Konstruktiboak ulertu eta aplikatzeko gaitasuna (M02CM03)

- Eraikitako elementuen iraunkortasuna bermatuko duen diseinuak sortzeko gaitasuna (M02CM04)

- Eraikuntzako materialen ezaugarri orokorren oinarrizko ezagutza, plastikotasun, elastikotasun eta erresistentzia kontzeptuak menperatuz eta ekoizpen, erabilera eta patologiak ulertuz. (M02CM05)

- Eraikin baten diseinu eta eraikuntzak suposatzen duen ardurari buruzko oinarriko ezaguerak (M02CM06)



IRAKASGAIA IKASTERAREN EMAITZAK



Ikasgaia egin ondoren ikasleak material ohikoenen jatorria, aniztasuna eta eraikuntzan duten aplikazioa ezagutuko ditu. Bestalde, eraikina osatzen duten elementu eta sistemak antzemateko gai izango da eta beraien funtzioa eta bateragarritasuna definitzeko trebetasuna izango du. Gainera, eraikinaren erabilera eta tipologiara moldatzen diren material eta sistemak proposatzeko ahalmena izango du.

Oinarrian, ikasleak eraikuntza eta arkitekturaren arteko erlazioa ezagutuko du, eraikuntza sistemek eraikinak nola definitzen dituzten ulertuaz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



Eraikuntzaren Analisia IV irakasgaian, ondoren zerrendatutako gaiak landuko dira; edonola ere, kontuan hartuta Eraikuntzaren Analisia III irakasgaiaren jarraipena dela, gai-zerrendaren ordena eta edukia alda daitezke.



T.01. Sarrera. Materialen erabilera egitura nahiz itxituran. Egitura motak.

T.02. Zura

T.03. Metalak

T.04. Beira

T.05. Plastikoak



PROGRAMA PRAKTIKOA



IP. Ikasturteko praktika: eraikin baten (edo batzuen) eraikuntza analisia, taldeka landu beharrekoa.

KA. Klaseko ariketak: teorian landutako gaiekin lotutako ariketak dira, eskola orduetan egitekoak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia zati teoriko eta praktiko batek osatzen dute, eta etengabe ebaluatzeko pentsatuta dago. Zati teorikoa, aurrez aurre irakasleak emandako klaseez eta asteko gaiarekin lotutako ariketen ebazpenaz osatuko da. Ariketa horiek klasean bertan egin eta eman beharko dira. Talde-lana sustatuko da, bai eta ikaslearen autonomia ere, ikaskuntza aktiboko metodologiei jarraituz.

Teoriari eskainitako klaseez gain, tailerreko lau saio izango dira, eta horietan ikasleek iraupen luzeagoko talde-praktika egingo dute.

Ikasgelako eskola-orduetan, ikaslearen parte-hartze aktiboa baloratuko da (arreta, egindako galderak eta ekarpenak kontuan hartuz).

Ikasgaiak ez du ETSAko Laborategiaren erabilera eskatzen duen praktikarik egitea proposatzen; edonola ere lauhilekoan zehar laborategiko teknikarien asistentzia eskatu dezakeen bisitaren bat egitea aurreikusten da.



IRAKASKUNTZA EZ-PRESENTZIALA

Irakaskuntza ez-presentziala izatera pasa beharko balitz, irakasgaiaren antolaketa mantendu egingo litzateke: eskola teorikoak, ikasgelako ariketak eta praktikak ingurune birtualaren bidez egingo lirateke, eskura dauden tresnak erabilita.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eraikuntzaren Analisia III irakasgaiak, azken probaren pisua murrizteko helburuarekin, lehentasunez, EBALUAZIO JARRAITUAREN sistema izango du (2017ko martxoaren 13ko EHAA, 50. zk., 8. artikulua). Entregak zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa da lanak ezarritako epe barruan entregatzea.



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



- Ebaluazio-sistema horrek bertaratzea eta parte-hartzea ahalik eta handiena izatea eskatzen du. Aldian-aldian jakinaraziko zaie ikasleei kalifikazio partzialen egoera.

- OHIKO DEIALDIAN ebaluazio-sistema honekin azterketara aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da ikasgelan proposatutako ariketen % 80 gutxienez egin izana eta ariketen batez besteko nota gainditua izatea. Ariketa horiek nahitaez entregatu behar dira, egutegian proposatutako egunean eta orduan.

- OHIKO DEIALDIAN ebaluazio-sistema honen bidez azterketara aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da adierazitako egunetan taldekako praktikaren entrega guztiak entregatu eta zuzentzea.

- Azterketara ez aurkezteak, nahiz eta praktika entregatu eta EBALUAZIO JARRAITUA gainditu, deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- EBALUAZIOA JARRAITUA gainditu eta ikasturteko azterketa teorikoa edo praktika gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta suspendituta dagoen zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.



EBALUAZIO JARRAITUAREN BIDEZ IKASGAIA GAINDITZEKO



Ebaluazio Jarraituaren kalifikazioa lortzeko ondorengo portzentajeak hartuko dira kontuan:

- % 20 Azterketa Teorikoa (bi azterketa partzial: % 10 + % 10; nota:5 edo gehiago bakoitzean)

- % 30 Klaseko ariketak (nota 5 edo gehiago)

- % 50 Taldeko Praktika(k) (nota 5 edo gehiago)



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA



Ikasleek EBALUAZIO JARRAITUARI uko egiteko eskubidea dute. Horretarako, irakasgaiaren ardura duen irakasleari bere erabakiaren berri idatziz ematea ezinbestekoa da (arautegiaren arabera 9 asteko epea dago horretarako lauhilekoaren hasieratik hasita, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera). Kasu horretan, zuzenean ebaluatuko da AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



- EBALUAZIO JARRAITUARI lehen adierazitako moduan uko egin dioten ikasleek AZKEN EBALUAZIOA SISTEMAREN bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute.

- AZKEN EBALUAZIOA aukeratuz gero, azterketa egunerako banaka egindako eraikuntza-analisiaren praktika entregatu beharko da. Azterketa egin ahal izateko, eraikuntza-analisiaren praktika aurretik entregatzea ezinbestekoa da.

- Azterketara ez aurkezteak eta ikastaroko praktika ez aurkezteak deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- Azterketa edo Ikasturteko Praktika gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta gainditu gabeko zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.



IKASGAIA AZKEN EBALUAZIOAREN BIDEZ GAINDITZEKO



Azken Ebaluazioaren kalifikazioa honako portzentajeak kontuan hartuz lortuko da:

- % 50 Azterketa: Atal Teorikoa + Atal Praktikoa (bien batez bestekoa zati bakoitzean nota 5 edo gehiago bada)

- % 50 banakako Praktika (nota 5 edo gehiago bada)



EBALUAZIO SISTEMA EZ PRESENTZIALA

Arrazoi sanitarioak edo bestelakoak medio, ebaluazioa ez presentziala izatera pasako balitz, lehen aipatutako portzentajeak mantenduko lirateke, proba idatzia baliabide birtualetara moldatuz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- OHIKO DEIALDIAN ikasgaia gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema edozein dela ere, EZOHIKO DEIALDIA osatzen duten AZKEN EBALUAZIOKO azterketa zein ebaluazio-jardueretara aurkezteko eskubidea izango dute.

- OHIKO DEIALDIA gainditzen EZ duten ikasleek, ikastaroko praktika edo azterketa gainditu ez dutelako, EZOHIKO DEIALDIAN gainditu gabeko zatia berreskuratu ahal izango dute. Ez da idatzitako azterketaren zati gainditurik gordeko.

- EZOHIKO DEIALDIRA zuzenean aurkeztea aukeratuz gero, azterketa egunerako banaka egindako praktika entregatu beharko da. Aldez aurretik praktika entregatu duenak bakarrik egin ahal izango du azterketa. Kasu horretan, kalifikazio orokorra lortzeko, AZKEN EBALUAZIO-SISTEMAN adierazitako portzentajeak erabiliko dira.

- Azterketara ez aurkezteak eta praktika ez aurkezteak deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- Azterketa edo ikasturteko praktika gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta gainditutako zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek neurketa-tresnak eta irudikapen grafikoko baliabideak erabili beharko dituzte, eta, ondorioz, haietan duten trebetasuna eta lana modu eraginkorrean transmitituko duten aurkezpen adierazgarriak egiteko gaitasunak baloratuko dira.
Bibliografia oso zabala da eta hainbat ikuspegi daude bere kudeaketa egiteko, horregatik, bilatu beharreko argitalpen kopurua mugatu behar da. Ahal den heinean Campuseko liburutegiak emandako baliabideak erabiliko dira, eta maiztasunez kontsultatuko dira hainbat aldizkari digital. Erabilitako iturrien balorazio kritikoa (paperezkoak zein digitalak), ikastaroaren atal praktikoaren parte izango da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alcalde Peceros, Francisco, Banco de detalles arquitectónicos, Marsay ediciones, 2002.

- Allen, Edward, Cómo funciona un edificio: principios elementales. 1ª ed. Barcelona, G. Gili, 2017.

- Arcos Molina, Juan, Los materiales básicos de la construcción, Sevilla, PROGENSA, 1995.

- Ching, Francis D. K; Adams, Cassandra, Guía de construcción Ilustrada, 3a ed. México: Limusa-Wiley, 2004.

- Chudley, R.; Greeno, Roger, Manual de construcción de edificios, 3ª ed., Barcelona, G. Gili, 2013, (disponible on-line)

- Deplazes, Andrea, Construir la arquitectura: del material en bruto al edificio: un manual, Barcelona, G. Gili, 2010.

- Gordon, James Edward, Estructuras o por qué las cosas no se caen, 2ª ed, Madrid, Calamar, 2004.

- Hegger, Manfred, Construction Materials Manual, Basel, Birkhäuser, 2006.

- Paricio, Ignacio, Vocabulario de arquitectura y construcción, 1ª ed., Barcelona, Bisagra, 1999.

- Paricio, Ignacio, La construcción de la arquitectura: 1. Las técnicas, 2. Los elementos, 3. La composición ITEC, 1996.

- Gonzalez, José Luis; Casals, Albert; Falcones, Alejandro (et al.), Claves del construir arquitectónico, Tomo I. Principios, Tomo II. Elementos del exterior, la estructura y la compartimentación, Tomo III. Elementos de las instalaciones y la envolvente, Barcelona, G. Gili, 1997.

- Sastre Sastre, Ramón; Muñoz Salinas, Francisco, Propiedades de los materiales y elementos de construcción, Edicions UPC, 2010 (disponible on-line).

- Torroja Miret, Eduardo, CSIC, Razón y ser de los tipos estructurales. 7ª ed. Madrid, Instituto de Ciencias de la Cosntrucción Eduardo Torroja, 1991.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Castagno, Andrea, Intelligent Glass Façades : material, practicce, design, Basel, Birkhäuser ; 1999.
- Ford, Edward R., The Details of Modern Architecture, vol. 1 y 2, Cambridge, Massachusetts, MIT Press, 1990.
- Kaufmann, H.; Krötsch, S.; Winter, S., Manual of Multi-Storey Timber Construction, Edition Detail, 2018.
- Paricio, Ignacio, La protección solar, Barcelona, Bisagra, 1997.
- Paricio, Ignacio, Las claraboyas, Barcelona, Bisagra, 1999.
- Paricio, Ignacio, El vidrio estructural, Barcelona, Bisagra, 2000.
- Regalado Tesoro, Florentino, Los forjados de los edificios: pasado, presente y futuro, Alicante, CYPE Ingenieros, 1999.
- Sánchez-Ostiz Gutiérrez, Ana, Cerramientos de edificios. Cubiertas, 2ª ed., Madrid, CIE Dossat 2000, 2007.
- Schittich, Christian (ed.), En detail: Pieles nuevas: conceptos, capas, materiales, München, Detail, 2003.
- Ulrich Knaack, Façades: principles of construction, Basel, Birkhäuser ; 2007. (disponible on-line)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras de madera, ECU, 2013. (disponible on-line)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras metálicas, ECU, 2013. (disponible on-line)

Erreferentziako Arautegia
Código Técnico de la Edificación
Código Estructural (2021ko azarotik indarrean)


Aldizkariak

Tectónica (paperean) + https://www.tectonica.archi/materials (Log in UPV/EHU Bibliotekako katalogotik).
Detail Praxis. Monográficos Detail.
Detail (paperean) + https://www.detail-online.com/

Web helbideak

https://www.dezeen.com/architecture/
https://www.archdaily.com/

Guía de la buena madera
Prontuario de ArcelorMittal
Saint Gobain Building Glass. https://es.saint-gobain-building-glass.com/es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZCUNA MENDIOLA, MIKEL
  • LIZUNDIA URANGA, IÑIGO
  • LUENGAS CARREÑO, DANIEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

08:30-11:30 (1)

24-25

08:30-11:30 (2)

28-29

08:30-11:30 (3)

31-33

08:30-11:30 (4)

35-36

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

09:00-11:30 (1)

27-27

09:00-11:30 (2)

30-30

09:00-11:30 (3)

34-34

09:00-11:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)

16 Tailerra-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-17:30 (1)

27-27

15:00-17:30 (2)

30-30

15:00-17:30 (3)

34-34

15:00-17:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

08:30-11:30 (1)

24-25

08:30-11:30 (2)

28-29

08:30-11:30 (3)

31-33

08:30-11:30 (4)

35-36

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

09:00-11:30 (1)

27-27

09:00-11:30 (2)

30-30

09:00-11:30 (3)

34-34

09:00-11:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)

46 Tailerra-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

11:30-14:00 (1)

27-27

11:30-14:00 (2)

30-30

11:30-14:00 (3)

34-34

11:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • S.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)