XSLaren edukia

Girotze Sistemakl II27939

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
3.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27939

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Mundua garapen iraunkorrago baten alde egiten ari da, eta agerian geratzen da arkitektura apustu horren parte dela. Gero eta gehiago dira XXI. mendeko arkitekturaren joera markatzen duten kontzeptuak: energia eraginkortasuna, iraunkortasuna, Passivhaus, LEED; BREEAM, ia zero eraikina, geotermika, bero ponpak, energiaren autokontsumoa, etab. Kontzeptu horiei buruzko gero eta informazio gehiago dugu, batez ere sare sozialetako foroen eta berrien arabera. Hala ere, joera horrek oinarri sendoa behar du, kualifikatua eta kritikoa; izan ere, apustu hori "saltzeko moda" bihurtzeko arriskua dago, eta gure eraikin eta hirietako erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko tresna ez bihurtzekoa. Egoera horretan, irakasgai honetan, ikasleek beren proiektu arkitektonikoen portaera termikoa eta energetikoa diseinatzeko eta optimizatzeko gaitasun teknikoak eta kritikoak eskuratuko dituzte.

Girotze Sistemak II irakasgaia Arkitektura Eraikuntzen jakintza arloan dago eta Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren laugarren mailako lehen lauhilekoan ematen da. Irakasgai horrek 3. mailako Zerbitzuak I eta II irakasgaiei jarraipena ematen die eta Eraikuntza, Egitura eta Instalazioen oinarrizko modulu teknikoaren (M2) eta modulu tekniko aurreratuaren (M05) barruan dago. Irakasgai hau garatu aurretik jakintza edo gaitasun jakinik behar ez bada ere, komeni da zenbait alderdi menperatzea, argiaren printzipioak esate baterako; horiek Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren lehenengo mailako Inguru Fisikoari buruzko Kontzeptuak urteko irakasgaian ematen dira. Era berean, komeni da Zerbitzuak I eta II irakasgaietan emandako alderdiak ezagutzea, sistema horiek eragin zuzena izango dutelako eraikin baten kontsumo elektrikoan.

Lau irakasgai horietan, zerbitzuekin eta instalazioekin lotutako alderdiak aztertuko, ebaluatuko eta diseinatuko dira; horiek gero eta parte hartze handiagoa dute (teknikoa, legezkoa, ekonomikoa, estetiko-konpositiboa) XXI. mendeko arkitekturan. Espazio bat segurua, osasungarri-bizigarria, erosoa eta eraginkorra izateko eta sortua izan zen xederako erabili ahal izateko (erabileraren arabera) oinarrizko printzipioak, diseinuak, tamainak, sistemak, elementuak eta materialak sakondu eta justifikatuko dira. Hori guztia ikuspegi arkitektoniko baten arabera egingo da; hain zuzen ere, arkitekto gisa eraikuntzaren arloan izan behar dugun ikuspegi global eta integratzailearen arabera.

Girotze Sistemak I irakasgaian honako hauek jorratuko ditugu batik bat:

• Arkitekturan iraunkortasunaren kontzeptuari buruzko ikuspegi kritikoa garatzea.

• 2 egoera desberdinetarako eraikinaren inguratzaile termikoa diseinatu, kalkulatu eta justifikatu: (1) gaur egungo arautegi betetzeko eta (2) PassivHaus sigiluak eskatzen dituen gutxieneko baloreetara egokituz

• Aurretik diseinaturiko bi egoeretarako (EKT eta PassiHaus) energía eskaria kalkulatu eta konparatu

• Eraikin baten energia eskariaren kalkuluan eragiten duten alderdi kritikoenak justifikatzea.

• Erabili beharreko energia sortzeko sistema definitu eta justifikatzea.

• Aurretik diseinaturiko bi egoeretarako (EKT eta PassiHaus) energía kontsumoa, ingurumen inpaktua eta inpaktu ekonomikoa kalkulatu eta konparatu.

• Kalkulatu PassivHaus eraikinari lotutako gainkostu ekonomikoaren errentagarritasuna EKT-a betetzen duen eraikinarekin alderatuta

• Eraikinaren energia ziurtagiria lortu EKT eta PassivHaus egoeretarako.



Azkenik, azpimarratu behar da 5. mailan sakontzeko hautazko irakasgaiak daudela, eraikinaren argi eta elektrizitate portaeraren arloan sakondu ahal izateko: Ondarearen Energia Optimizazioa. Gradua amaitu ondoren, ikasleek zerbitzuen eta instalazioen arloan espezializatzeko hainbat aukera dituzte; besteak beste, nabarmentzekoa da UPV/EHUko Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterra.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK

Irakasgai honekin lotutako moduluen gaitasunak bi modulu dituzte ardatz nagusiki:

-M02-Tekniko oinarrizkoa: Eraikuntza, Egiturak eta Instalazioak (M02CM04):

-M05-Tekniko aurreratua. Eraikuntzak, Egiturak eta Instalazioak (M05CM02):

-M05-Tekniko aurreratua. Eraikuntza, Egiturak eta Instalazioak (M05CM04):



Irakasgaiaren GAITASUN ETA IKASKUNTZA EMAITZA ESPEZIFIKOAK

_1. Gaitasuna. Arkitektura iraunkorraren joerei buruzko ikuspegi kritikoa garatzea

Ikaskuntza emaitzak

E01. Identifikatu XXI. mendeko arkitekturaren joera iraunkorrak.

E02. Konparatu XXI. mendeko arkitekturaren joera iraunkorrak.

E03. Lehendik dauden eraikinetan oinarrituta, eztabaidatu eta azaldu XXI. mendeko arkitekturaren joera iraunkorren indarguneak eta ahuleziak.

E04. Argudiatu eta babestu nolakoa izan beharko lukeen arkitekturaren sektorearen lan ildoa, iraunkortasunak ezarritako helburuak lortzeko.



_2. Gaitasuna. Eraikinaren inguratzaile termikoa eraginkorki diseinatzea

Ikaskuntza emaitzak

E05. Eraikin baten portaera termikoa ebaluatzean eragina duten alderdiak zerrendatu eta identifikatu

E06. Kalkulatu eraikinaren elementu bakoitzaren portaera termikoa eta, dokumentu tekniko batean oinarrituta, justifikatu estatuan dagoen araudia betetzen dela.

E07. Diseinatu eraikinaren portaera termikoa optimizatzeko eta Passiv Haus bezalako estándar berrietara egokitzeko eraikuntza soluzio berriak



_3. Gaitasuna. Eraikinaren eskari termikoa kalkulatzea, proiektu bakoitzaren beharren arabera}

Ikaskuntza emaitzak

E08. Zerrendatu eta identifikatu eraikin baten berokuntzaren eta hozkuntzaren energia eskaria kalkulatzean eragina duten alderdiak

E09. Kalkulatu eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren energia eskaria.

E10. Dokumentu tekniko batean oinarrituta, justifikatu eraikin baten berokuntza eta hozkuntzaren energia eskaria kalkulatzeko araudia betetzen dela.

E11. Aurretik diseinaturiko bi egoeretarako (EKT eta PassiHaus) energía eskaria konparatu



_4. Gaitasuna. Energia instalazioak hautatzea, kalkulatzea eta arkitekturan integratzea

Ikaskuntza emaitzak

E12. Identifikatu eta konparatu sorkuntza termikoko teknologien arteko prestazioak, mugak eta indarguneak

E13. Eztabaidatu eta ebaluatu sorkuntza termikoko teknologiek arkitekturan duten eragina

E14. Babestu eta argudiatu teknologia hori hautatu izana eta kalkulatu eraikinaren energia kontsumoa

E15. Diseinatu xehetasunez eraikin publikoaren proiektu batean energia instalazioa, dagoen araudi nazionalean oinarrituta, eta, horretarako, planifikatu soluzio egokienak merkatuan dauden produktuen katalogoak aplikatuta

E16. Aurretik diseinaturiko bi egoeretarako (EKT eta PassiHaus) energía kontsumoa, ingurumen inpaktua eta inpaktu ekonomikoa konparatu.



_5. Gaitasuna. Girotze sistema termikoek eraikinetan duten eragina aztertu, ulertu eta hausnartzea.

Ikaskuntza emaitzak

E17. Eraikin baten egokitzapen termikoarekin lotutako sistema nagusiak definitu, aztertu eta arkitekturan sistema hauen eragina argudiatu.

E18. PassivHaus eraikinari lotutako gainkostu ekonomikoaren errentagarritasuna EKT-a betetzen duen eraikinarekin alderatutzen du



Irakasgaiaren ZEHARKAKO GAITASUN ETA IKASKUNTZA EMAITZAK

_6. Gaitasuna. Talde batean lan egitea, norbanako zein talde mailan ekarpena egingo duten zereginak garatuz

Ikaskuntza emaitzak

E19. Egin beharrezkoak diren ekarpen pertsonalak taldeko jarduerak egiteko, modu egoki eta serioan.

E20. Sortu lan bat taldeko kide guztiekin batera, kide guztien ekarpena jasota.

E21. Konpondu taldekideen artean sor daitezkeen gatazkak, errespetuz eta heldutasunez.



_7. Gaitasuna. Ahoz nahiz idatziz zuzen komunikatzeko gai izatea.

Ikaskuntza emaitzak

E22. Ahoz argi eta dinamikoki komunikatzen da

E23. Idatzizko komunikazioak lan mota horiei eskatzen zaizkien gutxieneko irizpideak betetzea: egitura, formatua, erreferentziak, bibliografia, izenburuak, irudien kalitatea, uniformetasuna...



_8 Gaitasuna. IKDi3 metodologiak, iraunkortasunak eta Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) desberdinek arkitekturan duten eragina barneratu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

-IRAUNKORTASUNA: Zer den iraunkortasuna arkitekturan eta nola ebalua daitekeen.

-ENERGIA ESKARIA KONTROLATZEA- EKT HE1: eraikinaren inguratzailearen ebaluazio termikoa eta indarrean dagoen araudia betetzea: U balioa, kg, zubi termikoak eta kondentsazioak.

-ENERGIA ESKARIA KALKULATZEA: beroaren eta hotzaren energia eskaria eskuz kalkulatzea, eguneko graduen metodologian eta potentzia pikoaren kalkuluan oinarrituta. Konfort termikoa aintzat hartzea.

-KLIMATIZAZIO SISTEMAK: EITE - RITE (Eraikinetako Instalazio Termikoen Arautegia); Sistemen sailkapena; eskemak; sistema bakoitzaren mugak eta potentziala; sistemek arkitekturan duten eragina.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleek arestian zehaztutako ikaskuntza emaitzak gauza ditzaten, proiektuetan edo arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologiari jarraituko zaio (Project Based Learning - PBL). Teknika didaktiko hori autoikaskuntzan eta pentsamendu kritikoaren garapenean oinarritzen da, eta helburua da ikasleek, talde txikietan bilduta (3 pertsona) eta tutore baten laguntzarekin, egoera gisa planteatutako arazo bat aztertzea eta konpontzea, ikaskuntza helburu jakin batzuk lortzeko asmoz. Horretarako, talde horiek hiru proiektutan lan egingo dute, eta proiektu horiek hainbat dokumentu tekniko idaztean oinarrituko dira. Horiei esker, hasieran proposatutako egoerari soluzio bat identifikatu, kalkulatu, eztabaidatu eta diseinatu ahal izango zaio. Ebaluazio jarraitua duen metodologia aktibo horrek talde lana eta ikaskuntza gidatua sustatuko ditu, ikasleek bikaintasuna lor dezaten ikasturtearen amaieran.

Jarduera nagusi horrekin batera, beste bi jarduera ere izango dira irakasgaiaren barruan. Batetik, proba teoriko zehatz batzuetan oinarrituta, ikasle bakoitzaren banakako ezagutza kontrolatuko da. Era berean, dagoeneko eraikitako proiektu arkitektonikoetan oinarrituta, ikasle bakoitzak banakako lan bat egingo du. Lan horretan, dokumentu bat idatziko du, eta energia instalazioek aukeratutako eraikinean edo eraikinetan nola integratu diren eta nola eragin duten islatuko du.

Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, taldeko eta banakako praktiken eta eduki teorikoko proben jarraipena egingo da. Feedbacka emango da, aurrez ezarritako ebaluazio irizpideak oinarri hartuta; hartara, ikasleek beren ikaskuntzaz eta hori hobetzeko moduez jabetzeko aukera izango dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 75
    • Taller integrado (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek eskubidea izango dute irakasgaia ebaluazio jarraituaren arabera ez jarraitzeko eta ohiko deialdian amaierako ebaluazio baten bidez gainditzeko. Azterketa hori ofizialki ezarritako egunean egingo da, eta irakasgai horretan egindako 4 proiektuak azterketa egunean entregatuko dira. BALORAZIO GUZTIEN BATEZ BESTEKO AZKEN NOTAK 5.0 IZAN BEHARKO DU, eta bakar bat ere ez da izango 4 puntutik beherakoa. Horretarako, ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diola, bederatzigarren astea igaro baino lehen.

Azken probara ez joateak eta lanak ez entregatzeak azken ebaluazioari uko egitea dakar. Uko egitea "ez aurkeztua" gisa adieraziko da. Taula honetan laburbiltzen dira ohiko deialdiko jarduera bakoitzaren azken kalifikazioko ehunekoak:



1.Proiektua - IRAUNKORTASUNA %10

2.Proiektua - ENERGIA ESKARIA KONTROLATZEA %20

3.Proiektua - ENERGIA ESKARIA KALKULATZEA %20

4.Proiektua - KLIMATIZAZIO SISTEMAK %20

Idatzizko froga (azterketa) %30

GUZTIRA %100



Azterketa egunean egin beharreko idatzizko probak bi atal izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Atal teorikoak % 70 balioko du azken kalifikazioan eta praktikoak % 30. Era berean, ezinbestekoa izango da azterketaren amaierako batezbesteko nota 5.0 izatea, eta bi ataletan gutxienez 4 puntu lortu beharko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, bertan aukeratutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio proba osatzen duten azterketetara eta ebaluazio jardueretara aurkezteko.

Ezohiko deialdiko ebaluazioa amaierako azterketa bakarra izango da. Azterketa hori ofizialki ezarritako egunean egingo da, eta irakasgai horretan egindako 4 proiektuak azterketa egunean entregatuko dira. BALORAZIO GUZTIEN BATEZ BESTEKO AZKEN NOTAK 5.0 IZAN BEHARKO DU, eta bakar bat ere ez da izango 4 puntutik beherakoa.

Taula honetan laburbiltzen dira ezohiko deialdiko jarduera bakoitzaren azken kalifikazioko ehunekoak:



1.Proiektua - IRAUNKORTASUNA %10

2.Proiektua - ENERGIA ESKARIA KONTROLATZEA %20

3.Proiektua - ENERGIA ESKARIA KALKULATZEA %20

4.Proiektua - KLIMATIZAZIO SISTEMAK %20

Idatzizko froga (azterketa) %30

GUZTIRA %100



Azterketa egunean egin beharreko idatzizko probak bi atal izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Atal teorikoak % 70 balioko du azken kalifikazioan eta praktikoak % 30. Era berean, ezinbestekoa izango da azterketaren amaierako batezbesteko nota 5.0 izatea, eta bi ataletan gutxienez 4 puntu lortu beharko dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Girotze Sistemak II irakasgairen eGela plataforman dago 4 proiektuak eta banakako lana egin ahal izateko informazio guztia.
Enuntziatuak eGela plataforman daude.
Enuntziatu espezifikoak edo beharrezko beste datu batzuk ikasturtean zehar igoko dira eGela plataformara.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Eraikuntzaren kode teknikoa

-Reglamento de Instalaciones Térmicas en los edificios (RITE 2013)

Gehiago sakontzeko bibliografia

IRAUNKORTASUNA
-Bere, J. (2013). An introduction to passive house. RIBA Publishing.
-Desideri, U., & Asdrubali, F. (Eds.). (2019). Handbook of energy efficiency in buildings: a life cycle approach.
-Edwards, B., Hyett, P., & Edwards, B. (2004). Guía básica de la sostenibilidad

ESKARI KONTROLA
-Castro Martín Carlos, & Fundación Escuela de la Edificación. (2008). Aislamiento térmico
-Kreith, F., Black, W. Z., & Black, W. Z. (1983). La transmisión del calor: principios fundamentales
-Pinterić Marko. (2017). Building physics: from physical principles to international standards. Springer.

ESKARI KALKULUA
-Degree-Days - Theory and Application - TM41: 2006
-IDEA. Guía técnica. Procedimientos y aspectos de simulación de instalaciones térmicas en edificios. 2008
-Solé Bonet Josep. (2008). Aislamiento térmico en la edificación: limitación de la demanda energética db he1e iniciación a la calificación energética

KLIMATIZAZIO SISTEMAK
-Federación de Asociaciones de Mantenedores de Instalaciones de Calor y Frío. (2000). Conocimientos y experiencias sobre instalaciones de climatización, calefacción y a.c.s.
-Fumadó Alsina Juan Luis. (1996). Climatización de edificios
-Martín-Gómez César, Ibáñez-Puy Elia, Zuazua-Ros, A., Ibáñez Puy Elia, Zuazua Ros, A., & Martín Gómez César. (2017). Instalaciones de acondicionamiento higrotérmico para arquitectos: textos, imágenes y plano

Aldizkariak

-Energy and building, Elsevier (Q1, 2020).
-Building and Environment, Elsevier (Q1, 2020).
-Energy, Elsevier (Q1, 2020).
-Energy policy, Elsevier (Q1, 2020).
-Journal of Building Engineering, Elsevier (Q1, 2020).
-Journal of Cleaner Production, Elsevier (Q1, 2020).
-Sustainable Cities and Society, Elsevier (Q1, 2020).
-Sustainability, MDPI (Q2, 2020).
-Energies, MDPI (Q3, 2020).
-Buildings, MDPI (Q1 – SJR, 2020).
-Informes de la construcción, CSIC (Q4, 2020).

Web helbideak

https://www.codigotecnico.org/
https://episcope.eu/index.php?id=169
https://www.degreedays.net/
https://comfort.cbe.berkeley.edu/
http://www.generadordeprecios.info/#gsc.tab=0

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMARERO ETXEBARRIA, EIDER
  • OREGI ISASI, XABAT
  • URRUTIA DEL CAMPO, NAGORE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

15:00-18:00 (1)

24-25

15:00-18:00 (2)

28-29

15:00-18:00 (3)

31-33

15:00-18:00 (4)

35-36

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-18:00 (1)

26-26

15:00-18:00 (2)

27-27

15:00-18:00 (3)

30-30

15:00-18:00 (4)

34-34

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

15:00-18:00 (1)

22-22

15:00-18:00 (2)

24-24

15:00-18:00 (3)

25-25

15:00-18:00 (4)

28-28

15:00-18:00 (5)

29-29

15:00-18:00 (6)

31-31

15:00-18:00 (7)

32-33

15:00-18:00 (8)

35-35

15:00-18:00 (9)

36-36

15:00-18:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (6)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (7)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (8)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (9)

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-18:00 (1)

26-26

15:00-18:00 (2)

27-27

15:00-18:00 (3)

30-30

15:00-18:00 (4)

34-34

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

66 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala