XSLaren edukia

Hiri Plangintza Estrategikoa26398

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26398

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hautazko irakasgai hau Arkitekturaren Oinarriak Graduko 5. mailako bigarren lauhilekoan ematen da, Hirigintza, Paisaia eta Lurraldearen Aipamenean. Ikasleak, nahitaezko irakasgaietan hiria eta lurraldea eraldatzeko prozesuak ulertu, diseinatu eta kudeatzeko oinarrizko gaitasunak lortu ondoren, etorkizuneko hirigilearen lanbiderako garrantzi berezia duten gaiak lantzen dituzte aipameneko ikasgaietan.

Hiri Plangintza Estrategikoa (HPE) funtsezko tresna da gaur egun bizi dugun aldaketa garaian; trantsizio sozial, ekonomiko, ekologiko eta teknologiko batean gaude eta hiriak funtsezkoak dira aldaketa hori egiteko. HPEa tresna bat da; epe ertain eta luzera egin beharreko eraldaketa modu integralean eta parte-hartzailean egiteko aukera eskaintzen du, plangintza tradizionaleko prozesuetatik harago joanda.

Nazioartean onartuta dauden hainbat dokumentuk etorkizuneko hirietarako agertokiak jada irudikatu dituzte. Eraldaketa horiek errealitatera eramatea da, ordea, erronka. Plangintza Estrategikoa, tokian diseinatua eta aplikatua, helburu hori lortzeko tresna egokia da.

Irakasgaian, alde batetik, planeamendu mota horri lotutako kontzeptu teoriko eta metodologikoak aztertuko dira, adibide errealak oinarri hartuta. Bestetik, Hiri Plangintza Estrategiko bat diseinatuko da azterketa-kasu erreal bati aplikatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Titulazioaren gaitasun espezifikoak:



G003 - Plangintza-prozesuan aplikatutako teknikak eta hirigintza ezagutzea.

G007 - Pertsonen eta eraikinen arteko erlazioak eta eraikinen eta haien inguruaren artekoak ulertzea. Gainera, eraikinak eta haien artean dauden espazioak erlazionatzeko beharra ulertzea, gizakiaren beharren eta eskalaren arabera.



M06 - Proiektu Modulu Aurreratua. Konposizioa, Proiektuak eta Hirigintza moduluaren gaitasun espezifikoak:



M06CM02 - Gaitasun aurreratua: Eraikinen eta hiri-espazioen programa funtzionalak egiteko (Z); Eraikitako ondarean esku hartzeko eta hura kontserbatzeko, eraberritzeko eta birgaitzeko (Z); Kritika arkitektonikoa egiteko; Segurtasun-, ebakuazio- eta babes-proiektuak egiteko higiezinetan (Z); Obra zibileko proiektuak idazteko (Z); Hiri trazatuak eta urbanizazio-, lorezaintza- eta paisaia-proiektuak diseinatzeko eta exekutatzeko (Z); Hirigintza-arauak eta ordenantzak aplikatzeko (Z); Ingurumen-azterlan paisajistikoak eta ingurumen-inpaktuak zuzentzeko azterlanak egiteko (Z).

M06CM04 - Ezagutza aurreratua: Formaren, konposizioaren eta tipologia arkitektonikoen teoria orokorrak; Arkitekturaren historia orokorra; Sinbolizazio-prozesuen, funtzio praktikoen eta ergonomiaren ikasketa-metodoak; Gizarte-beharren, bizi-kalitatearen, bizigarritasunaren eta oinarrizko etxebizitza-programen ikasketa-metodoak; Ekologia, jasangarritasuna eta energia- eta ingurumen-baliabideen kontserbaziorako printzipioak; Mendebaldeko kulturaren arkitektura-, hirigintza- eta paisaia-tradizioak, eta haien oinarri teknikoak, klimatikoak, ekonomikoak eta ideologikoak; Arte ederren eta arte aplikatuen estetika eta teoria eta historia; Kultura-ereduen eta arkitektoaren gizarte-erantzukizunen arteko erlazioa; Herri-arkitekturaren oinarriak; Hiri-soziologia, teoria, ekonomia eta historia; Hiri-plangintzaren eta lurralde- eta metropoli-antolamenduaren oinarri metodologikoak; Hirigintza-planak idazteko eta kudeatzeko mekanismoak, edozein eskalatan.

M06CM05 - Ezagutza: Eraikuntzaren eta lanbide-jardunari buruzko industriaren erregelamentazio zibila, administratiboa eta hirigintzakoa; Proiektu integratuen bideragarritasun-azterlana eta haien gainbegiratzea eta koordinazioa; Higiezinen tasazioa.



Zeharkako gaitasunak: Ikasketa-planak ez ditu definitu.





AZALPENA



Edukien azalpen laburra, ikasketa-planaren arabera: Lurraldea eta metropolia antolatzeko eta ingurumena babesteko praktika.





HELBURUAK

Arestian azaldutako titulazioaren eta moduluaren gaitasun espezifikoak erdiestea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Hiri Plangintza Estrategikoa zer den kontzeptualki ulertzea eta hura diseinatu eta ezartzeko dauden metodoak ezagutzea da helburua. Eduki praktikoa, azken urteetan garatutako ADIBIDE ERREALEN AZTERKETA KRITIKOAN OINARRITUKO DA (Espainiako eta Euskal Herriko Hiri Agenda, udal plan estrategikoak edo auzoetako plan integralak). Kasuak Planaren diseinu edo aplikazioan parte-hartutako pertsonek azalduko dituzte (bai irakasle bai gonbidatutako profesionalak) eta guztien artean, dinamika parte-hartzaileen bidez, ondorioak eta ikasketak aterako dira.



Aipatutako adibideen bidez, galdera teoriko hauek landuko dira:

- Hirien egungo testuingurua eta hirigileek dituzten erronkak

- Hiri-plangintza estrategikoaren kontzeptua. Plangintza estrategikoaren bilakaera historikoa.

-HPEaren Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko esparrua

-Hiriaren dimentsioen azterketa eta diagnostikoa

-Ikuspegi estrategikoa formulatzea

-Estrategiak garatu eta ezartzeko metodoak eta tresnak

-HPEaren ahalmenak eta zailtasunak

- Kudeaketa, koordinazio, parte-hartze eta komunikazio prozesu jarraitua garatzea.



Horretaz gain, praktika bat landuko da. Udal batekin elkarlanean hiri edo auzo mailako Plan estrategiko bat garatuko da. Lana egoera erreal batean oinarrituko da eta ikasleek bertako agente eta herritarrekin harremanean garatuko dute. Ikasketa helburuez gaiz, emaitzak udalerriaren etorkizuneko eraldaketarako interesgarriak izatea da erronka.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia FUNTSEAN PRAKTIKOA izango da, baina noiz behinka PILULA TEORIKO BATZUK txertatuko dira, bai irakasleek adibide edo kontzepturen bat azaltzeko edo kanpoko gonbidatuek beraien esperientzia kontatzeko. Gainerakoan, eskola orduak lantegi moduan erabiliko dira gehienetan. DINAMIKA KOOPERATIBO ETA PARTE-HARTZAILEEN BIDEZ, piluletan ikusitakoa aztertu da eta praktikaren garapenean lan egingo da. Noizbehinka, lantegi hauek, praktika garatzen den lekuan bertan egingo dira, bertako agente eta herritarrekin elkarlanean.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 80
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ponderazioari dagokionez, idatzizko azterketaren pisua, azterketa egonez gero, ez da nota osoaren % 40 baino handiagoa izango.



Soilik praktika egongo dela jakinarazten badu irakasleak, eta, hala ere, ikasle batek azterketa teorikoa egin nahi badu, ebaluazio jarraituari uko eginez, azterketa teorikoa egingo zaio berari. Hori bai, ikasleak azterketa teorikoa egin nahi duela idatziz jakinaraziko dio irakasleari ikasturteko lehenengo 9 asteetan.



Lanaren bat egin arren "ez aurkeztu" gisa agertu nahi den ikasleak idatziz jakinaraziko dio irakasleari, gutxienez azterketaren data ofiziala baino astebete lehenago.



Matrikulatuta ez dauden ikasleak ezin izango dira aurkeztu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kurtsoz ez gaindituz gero, ikasleak ezohiko deialdira aurkezteko eskubidea izango du, bertan kurtsoan zehar egindako lanen osaketa edota lan berri baten garapena egin beharko duelarik azterketaren egunean.



Matrikulatuta ez dauden ikasleak ezin izango dira aurkeztu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

PAISAJE TRANSVERSAL (2019) Planificación urbana integral, aprendiendo de Europa. Barcelona: Diputación de Barcelona

Gehiago sakontzeko bibliografia

BORJA, J.; CASTELLS, M. (1997) Local y global: la gestión de las ciudades en la era de la información.
FERNÁNDEZ GÜELL JM. (2013) Planificación estratégica de ciudades: nuevos instrumentos y procesos. Barcelona Reverté
PASCUAL J.M.; FORN, M. (1999) La estrategia de las ciudades Los Planes Estratégicos como instrumento: Métodos, técnicas y buenas prácticas. Barcelona: Diputación de Barcelona.
PASCUAL J.M.; TARRAGONA, M. (2009) Estrategia Territorial y Gobierno Relacional. Manual para la Planificación Estratégica de 2ª Generación. Sevilla: Junta de Andalucia.

Web helbideak

Agenda Urbana Española: https://www.aue.gob.es/
Agenda Urbana Vasca: https://www.euskadi.eus/the-bultzatu-2050-urban-agenda/web01-a2lurral/en/
Plan Estratégico Donostia-San Sebastián: https://www.donostiafutura.com/es/plan-estrategico-san-sebastian
Agenda Urbana Vitoria-Gasteiz: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=u3abcabbd_1806944c208__7e10

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASEGUINOLAZA BRAGA, IZASKUN
  • GRIJALBA ASEGUINOLAZA, OLATZ
  • LAURENZ SENOSIAIN, ANGELA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

10:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 3.08 - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 3.08 - . (1)