EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)

EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)

Ikasleen eta Konpromisorako Errektoreordetzak ikasle guztiei (Gradua, Master ofiziala, Doktoregoa) EHUko Eztabaida-ligan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die. Honako kultura-jarduera hau urtero ospatzen da gure unibertsitatean eta oinarrizkoa hartzen da ikaslegoaren formakuntzarako eta garapen pertsonalerako.

 Gaia: Gazteak elkarrizketarako gaitasuna galtzen ari al dira sare sozialen garaian?

Programa

Otsailaren 20an (ostirala)

  • 9:00 Irakasle guztien aurkezpena eta akreditazioa. Juliana Aguirrezala aretoan (Bilboko Hezkuntza Fakultatea).
  • 9:00-9:30 ADUEEEren prestakuntza epaimahaiko irakasleentzat (Juliana Aguirrezala aretoa)
  • 9:30 Talde partaideen aurkezpena eta akreditazioa (Juliana Aguirrezala aretoa)
  • 9:45 Irekiera instituzionala (Juliana Aguirrezala aretoa)
  • 10:00 Eztabaiden hasiera ikasgeletan
  • 10:00-11:15  1. Txanda
  • 11:15-12:30  2. Txanda
  • 12:30-13:45  3. Txanda
  • 13:45  Goizeko lanaldiaren amaiera
  • 13:45  Lunch (goizeko/arratsaldeko epaimahaiei zuzendua + talde parte-hartzaileak)
  • 14:30  ADUEEren prestakuntza arratsaldeko txanda duten epaimahaiko irakasleentzat. (Juliana Aguirrezala aretoa)
  • 15:00  Eztabaiden hasiera ikasgeletan
  • 15:00-16:15  4. Txanda
  • 16:15-16:40  Epaimahaiaren erabakia eta finalisten iragarpena
  • 16:45-18:00  Amaierako eztabaida (Juliana Aguirrezala aretoa)
  • 18:00-18:15  Epaimahaiaren erabakia
  • 18:15  Emaitzen iragarpena eta amaiera (Sala Juliana Aguirrezala)

Lekua

Hezkuntza Fakultatea (Leioa)

Hezkuntza

Gaztelania

Helburua

Zaragozako Unibertsitatean,  martxoaren 11, 12 eta 13an ospatuko den XVI. G-9 Unibertsitate arteko Eztabaida Ligan, gure unibertsitatearen ordezkotza emango duen oradore-taldea hautatzea.

Baldintzak

Talde gisa izena emateko, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 5 pertsona izan behar dira. Dena den, parte hartu nahi baduzue eta talderik ez baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Aitorpena

ECTS kreditu 1

Izena ematea

Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 5era arte.

Harremanetarako

Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan: eztabaida.taldea@ehu.eus