XSLaren edukia

Irakasleak

KOLDO ULIBARRI ORUETA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
koldo.ulibarri@ehu.eus

Neure ikerketa lerro nagusiak euskal eskuizkribu eta inprimatu zaharren ediziora bideraturik daude, bai eta hau burutzeko beharrezko diren erreminta metodologikoak lantzera: hizkuntzalaritza historikoa, grafiaren historia, dialektologia, testu kritika, bibliografia materiala… Horren emaitza izan zen Dotrinazko Sermoitegia: galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa neure doktorego tesia; bertan, lan filologikoari esker, galduriko hizkera bat definitzeko aukera zegoela erakutsi nuen.



Ikertzaile moduan, dokumentu zahar garrantzitsuak aurkitu ditut hainbat artxibutan ("Aerario de la hidalgia"ko euskal materialak, c.1610; Sevillako poesia, 1619; Geure Anra Mariaren Otoize, 1825) eta hauen eta bestelako euskal testu zaharren edizio eta azterketa lanak argitaratu ditut (Viva Jesús, c1640; Gaiarreren gutuna, 1888), bai eta testuen jatorria zehazteko beharrezko den oinarri metodologikoak biltzen duten lanak. Horrezaz gainera, euskal testuen historia laburtzen duten lan orokorrak ere idatzi ditut.



Irakaskuntzari dagokionez, UPV/EHUn 2016. urtetik aurrera aritzen naiz irakasle, HEIS Saileko hainbat ikasgai emanez: batzuk bakarrik aipatzearren, neure ikerketa alorretik hurbil diren Euskal Testuak I eta Euskal Testuak II edo Euskal Filologiaren Hastapenak irakasgaiak ematen izan naiz. 2020. urtean, “Hizkuntzalaritza Diakronikoaren eta Euskal Filologiaren Oinarriak II” irakasgaiko irakasle izan naiz Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterrea